
Igandetik aurrera TAO tarifa berriak indarrean
MUGIKORTASUNA Igandetik aurrera Askatasunaren hiribidetik Parte Zaharrera TAOa ordaindu beharko dute igandetan ere, 10:00etatik 18:00etara. Pasealekuan ez ezik, autoa ordu eta erdiz utzi ahal izango dute Parte Zaharrean edota Erdialdean autoa uzten duten gidariek. Era honetan, bizilagunek aparkatzeko leku gehiago ahalbidetu nahi ditu Udal Gobernuak. Anoeta, Antigua eta hiriko sarreratik gertu dauden beste hainbat gunetan tarifak merkeagoak direla eta autoa ordu gehiagoz utz daitekeela gogoratu du Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.