Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Illunbeko Plan Orokorra aldatzea adostu dute

Hirigintza

Plan Orokorraren aldaketak PPren eta Udal Gobernuaren botoekin egin du bakarrik aurrera.

xabier etxabe



Illunbek etorkizunean itxura berria izan dezan, Plan Orokorra aldatu beharra zuen Udalak eta hala adostu du Udalbatzak, PPren eta Udal Gobernuaren botoekin. Behin behineko onespena izan zen atzokoa; honela, urtea amaitu baino lehen Plan Orokorraren aldaketak behin betiko baiezkoa izatea espero du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak.

Udal Gobernuak Plan Orokorra aldatzeko erabakiari baiezkoa eman dion arren, Ezker Batuak argi utzi du hasieratik egon dela Illunbeko proiektuaren aurka. EB-Aralarreko bozeramaile Duñike Agirrezabalak adierazi duenez, «hartutako erabaki okerraren ondorioa da eta orain irtenbidea bilatu behar dugu nahitaez».

EAJk, bestalde, gogor salatu du Illunbek egun bizi duen egoera. Izan ere, Udal Gobernuak eta Illunbe kudeatzen duen enpresak, Nuevo Desarrollo de Anoetak, hitzartuta dute Illunbe kudeatzeko baimena etetea. Xabier Ezeizabarrena EAJren zinegotziak ohartarazi duenez, «hitzartutakoa betetzen ez bada ala bertan behera geratzen bada, Udalak 21 milioi gastatu beharko ditu».

Era berean, hitzarmen honen bitartez, Udal Gobernuak eta Illunbe kudeatzen duen enpresak «aisi gunearen etorkizuna hitzartu» dutela eta Illunbe kudeatuko duen enpresa aukeratzeko lehiaketan partaide guztiek «aukera berberak» ez dituztela esan du EAJren bozeramaileak.

Illunbe berritzeko Plan Orokorra behin betirako aldatuz gero, hirugarren sektorearentzat 18.000 metro karratu izango lituzke. Jorge Letamendiak esan du ez dutela Illunben Arccon edo Bretxan bezalako merkatal gunerik errepikatu nahi. Zineak zeuden gunean jarri nahi dituzten hotel edo bestelako instalazioek, gainera, 750 metro karratu baino gehiago izan beharko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa