'Historia tragica com final feliz' animaziozko filmaren marrazkiak Okendon
Erakusketa
Portugalgo Regina Pessoa marrazkilaria Oscar sarietarako izendatu zuten iaz Animaziozko Film Labur Onenaren Sarirako.
erredakzioa
Pertsona batzuk bereziak dira, desberdinak. Euren nahi bakarra besteak bezalakoak izatea eta jendetzaren artean oharkabean pasatzea da. Badago bizitza osoa asmo hori lortzen ahalegintzen dena, euren desberdintasunak ukatuz edo ezkutatuz. Beste pertsona batzuek, aldiz, onartu egiten dituzte desberdintasun horiek eta leku bat aurkitzen dute gainerakoengandik gertu egoteko...euren bihotzetan.
Filmeko ilustrazioak ikusgai
Honela laburbiltzen du Regina Pessoak hitzekin
Una historia com final feliz animazio filmaren istorioa. Irudietan ereikusteko aukera izango dugu, Groseko Okendo kultur etxean, filmaren izen bereko erakusketan.
Iazko Oscar Sarietarako izendatutako filma
Coimbran jaio zen 1969an eta Oportoko Arte Ederren fakultatean ikasi zuen. 90. hamarkadan animazio-egile gisa hasi zen pixkanaka eta 1999an lehen aldiz film bat animatu eta zuzendu zuen,
A Noite (gaua). Igeltsuztako xafla batzuen gainean egindako grabatuetatik abiatu zen Pessoa. Hainbat sari lortu zituen nazioarteko zinemaldietan.
2005an berriz ere ekin zion animatu eta zuzendaritza lanei. Bere animazioko bigarren film laburra aurkeztu zuen,
Historia tragica com final feliz. Harrez gero ia 30 sari jaso ditu Pessoak 7 minutu eta 46 segunduko iraupena duen lanarekin.
Animazio tailerrak Artelekun
Erakusketa Okendo kultur etxean dagoen bitartean filmaren egileak, Regina Pessoak eta errealizatzaileak Aby Feijok animazioko zenbait ikastaro emango dituzte Artelekuko lantegietan.
Fitxa
Titulua. Una historia tragica con final feliz.
Noiz. Uztailaren 15a arte Okendo kultur etxean. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.