Donostia Turismoa udako kanpainari aurre egiteko prest dago jada
Turismoa
Informazio guneak, argitalpenak eta bisitak dira Donostia Turismoak prestatu dituen ekimenen ardatz nagusiak.
Mikel goñi
Turistei harrera egiteko baliabideak pronto ditu Donostia Turismoak. Argitalpenak, informazio guneak eta bisita gidatuak dira hirira datozen turisteei informazioa eta aholkua emateaz arduratzen den agentziak prestatu dituen ak.
Informazio guneak
Lau informazio guneren bidez emango zaio bisitariari hiriaren eta bertan ikusgai dagoenaren berri. Informazio bulego nagusia datozen asteetan Bulebarrean irekiko duten gunea izango da. Aurreko urteetan bezala, Pio XII.eko autobus geltokian ere egongo da jakingarri turistikoak bisitariei emateko postua.
Lau postuek ordutegi ezberdinak izango badituzte ere, bisitariek etengabeko arreta izango dute goizeko 8:00etatik gaueko 22:00ak arte, guneren batean edo bestean.
Berrikuntzak postuetan
Bestalde, informazio postuei dagokienez, bi berrikuntza nagusi daude aurten. Hain zuzen ere, Alderdi Ederren jarri ohi zuten gunea Aita Binuesa plazara eraman dute, modu honetan informazio puntuak sakabanatuagoak izango dira.
Era berean, Donostia Turismoak aurten lehenengo aldiz ireki du informazio bulegoa Norteko tren geltokian bertan. Buelgo hau hirira trenez datozen turisten kopuruaren igoerak ekarri du, eta irekita izango da turista gehien iristen diren orduetan, hau da, goizeko zortziak eta hamarrak artean eta arratsaldeko 16:30tatik gaueko 22:00etara.
Argitalpen berriak eta berrituak
Informazio guneetako bisitariek Donostia Turismoak argitaratzen dituen foileto eta gidak eskuratu ahal izango dituzte. Besteak beste mapak, Done Jakue bidearekin zerikusia duen foiletu berria, edota Donostiako Pintxoak izeneko gida..