Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Maria San Gil donostiarrak politika utziko du

Politika

Maria San Gil Donostiako zinegotzi ohiak eta EAE-ko PP-ko presidenteak politika utziko duela jakinarazi du.

mikel Goñi



Maria San Gil politikari donostiarrak politika aktiboa utziko duela jakinarazi die gutun bidez berak gidatzen duen alderdiko kideei.

San Gilek duela bi hilabete jakinarazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Partido Popularreko lehendakari izateari utziko ziola. Komunikabideek atzo jakitera eman zutenez, politikari donostiarrak bere alderdiko kide guztiei bidalitako gutunean erabaki hori berretsi zuen, eta baita politika utziko duela aurreratu ere.

San Gilek EAEko PPko lehendakari gisa jarraituko du hilaren 11ean eta 12an egingo duten alderdiaren kongresura arte.

Udal karguak

Maria San Gil Donostiako Udalbatzarreko zinegotzia izan zen 1995. urtetik 2002 urtera. Udaletxean eman zuen bigarren legegintzaldian Merkataritza, Lana eta Garapen Ekonomikorako zinegotzi ordezkaria izan zen.

'Duinena' erretiratzea da

Zinegotzi ohiak kargua eta politika uzteko eman dituen arrazoien artean bere alderdiko buruzagitzarekin dituen desadostasunak aipatu ditu bere gutunean; «euskal abertzaleak autodeterminaziora bidea ari dira egiten» eta PPko zuzendaritza horri aurre egiteko berearekin bat ez datozen moduak dituela esan du San Gilek. Politikari donostiarrak horren aurrean «duinena» erretiratzea dela adierazi die alderdikideei.

San Gilek eskerrak eman dizkie alderdiko afiliatuei «Euskadiko gizon eta emakumerik onenak» direlako.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa