Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Haur eta Gazte Literaturaren iberiar batzarra izango Miramarren

Literatura

'Desberdin Irakurriz: Haur eta Gazte Liburua Kultur Aniztasunean' lemapean egingo dute osteguna eta larunbata bitartean Miramar Jauregian.

erredakzioa



Espainiako Haur Liburuen Erakundeak Katalunia, Euskal Herria, Galizia eta Portugaleko beste elkarte federatu batzuekin batera biltzarra egingo dute uztailaren 3tik 5era Donostian.

Aurtengoa laugarren edizioa da eta Donostiako Galtzagorri Elkarteak hartu du Haur eta Gazte Literaturaren Iberiar Batzarra antolatzeko ardura. Hainbat gai landuko dira baina lema nagusia Desberdin irakurriz: Haur eta Gazteentzako liburua kultura aniztasunean izango da.

Nazioarteko adituak

Bertan migrazioek egun sortu dituzten behar berriez egingo dute hausnarketa, besteak beste. Irakurketa modu desberdinak, kultur arteko trukeak, kultura berezitasunak nola itzultzen diren... Haur eta gazteen literaturaren ikuspegitik aztertuko dira diaspora, deserria eta identitatea. Gai hauek lantzeko nazioarteko adituak izango dira egun horietan Miramar jauregian. Uztailaren 3an Buffalo Unibertsitateko Karen Sands izango da. Literatur kritikaren ikuspegitik haur eta gazte literaturan kultur aniztasuna nola adierazten den aztertuko du.

Uztailaren 4an berriz Elisa Bonilla, Mexikoko Irakurketa Programa Nazionalaren sortzaileak eskainiko du hitzaldi nagusia. Idazle, irakasle eta kritikari ezagunek parte hartuko dute. Juan Kruz Igerabide eta Patxi Zubizarreta idazleak, Felix Etxeberria EHUko irakaslea, Enrique Gil Calvo soziologoa, Pedro Cerrilo Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakaslea...

Koldo Mitxelenan erakusketa bat ere izango da ikusgai En el laberinto izenekoa. Uztailaren 5ean piano eta perkusio kontzertua izango da Miramarreko lorategietan.

Uztailaren 3a eta 5a bitarteko egitarau osoa eta zehatza www.desberdin-irakurriz.com webgunean dago ikusgai.

Antolatzailea, Donostiako Galtzagorri Elkartea

Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte: idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek... haur eta gazte literaturzale den edonork. Duela gutxi Idazle Gaztea lehiaketako sariak banatu zituzten Koldo Mitxelenan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa