Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Sagardo lehiaketa, idi dema eta bertsoak. Horiek dira urtero-urtero Altzako jaietako azken eguneko, Santa Ixabel eguneko, osagaiak. Inguruko baserritarrentzat jaietako egun handia da.

Baserritarren jai kuttuna

raul perez

Santa Ixabel baino jai handiagorik ez dago. Hau bukatzen bada, akabo». Jose Luis Murua eta Martxel Arrieta Altzako baserritarren hitzak dira. Artxipiko semea da Murua eta Katalinenekoa Arrieta. Biek, beste hainbatek bezala, jai egun polita igaro zuten atzo San Martzial plazaren inguruan. Urtero bezala, uztailaren 2a Altzako baserritarrentzat egun kutuna da.

Mezan abestu eta gero, frontoira joan ziren Murua eta Arrieta, sagardo lehiaketa egiten baitute bertan urtero, eta Petritegiren sagardoak jaso zuen lehen saria. Bitartean, Nao Etxeko aitona-amonak taloak egiten ibili ziren, baserritar jantzita. Udan bagaude ere, atzo ez zuen aparteko berorik egiten eta asko hurbildu ziren frontoira talo bila.

12:00etan probalekuaren inguruan elkartu zen jende gehien, idi-dema ikusteko. Bi idi pare lehiatu ziren goizean eta beste bi arratsaldez. Helduak eta gazteak adi-adi jarraitu zuten idi pareen lanak. Heldu askorentzat urteko hitzordua da idi dema eta haur eta gaztetxoak jakinmina jota izaten dira, ez baita erraza Altza kaskoan idi pareak horren gertutik ikustea. Bitartean artekariak jo eta ke lanean.

Amaia Agirre eta funikularra

Bertsolarien txanda iritsi zen gero. Eguraldi kaxkarra zegoenez, plazan bertan aritu beharrean, Amaia Agirrek eta Sustrai Colinak frontoian jardun zuten bertsotan. Agurrean, Altza eta inguruan egiten ari diren lanak izan zituzten ahotan biak ala biak. «Askoz hobeto helduko nintzen funikularra balego», bota zuen Agirrek zirkulazio mozketak gogoan. «Momentu batez pentsatu nuen zeruraino igoko nintzen», batu zitzaion Colina.

«Santa Ixabel eguna beti antzekoa izan da; idi dema ezin falta. Hori bai, apustuetan baserritarren arteko lehia estu-estua zegoen», gogoan zuen Jose Luis Murua. «Zoritxarrez horrelako ohiturak galtzen ari dira, eta pena da kanpotarrek ez ezagutzea altzatarrok urtetan maite izan ditugun gauzak», gaineratu zuen.

 


Eguerdian jende asko elkartu zen probalekuaren inguruan idi dema ikusteko



 

«Amak erakutsi zidan taloak egiten; leher eginda bukatzen dugu!»

ITZIAR ARTOLA ð - NAO ETXEKO KIDEA

r. perez



Urtero izaten dira Nao Etxea zahar etxeko kideak frontoian taloak egiten. Iziar Artola eta Trinidad Diez jo eta ke ibili ziren atzo, eguerdira bitartean, izerdi patxetan, eta zenbait erredura zituztela.

Lan zaila al da egun batez talogile bihurtzea?

Lana bada. Orea egin behar da, ura irakiten jarri, gatza bota... Gordin zaporea mantentzea da gakoa. 06:30ean jaiki eta goizean goiz frontoira etorri aurretik etxean izan naiz orea prestatzen; oso ondo pasatzen dugu. Hori bai, leher eginda bukatzen dugu. Amak ere taloak egiten zituen; hark irakatsi zidan.

Baserritar jantziarekin urtero?

Eltze guztietako burruntzalia naiz. Ni hasi nintzen Santa Ixabel egunean baserritar janzten eta orain Trinidad laguna ere janzten da.

Udaran egon arren jendea etortzen al da talo bila?

Bai, bai. 50 bat edo egin ditugu txistorra, urdaia eta gaztarekin. Eta igandearekin batera izaten denean, askoz gehiago.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa