Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Medusa mota arrikustsu berri bat azaldu da

Gizartea

Portugalgo Karabela' izena du eta dagoeneko bi lagunei ziztatu die Ondarretako hondartzan.

e. zabala



Portugalgo Karabela medusaren ziztadak lehen aldiz atzeman dituzte Donostiako uretan. Hala ere ez du esan lehenago horrelako kasuak egon ez direnik, «baliteke beste medusa mota baten ziztadarekin nahastu izatea», azaldu zuen atzo prentsaurrekoan Jon Freixa Gipuzkoako Gurutze Gorriko arduradunak. Azken astean 23-30 marmoka harrapatu dituzte Donostiako badian.

Marmoka mota hori beti egon dela azaldu du Freixak, baina azken urteetan gehiago azaldu direla inguruetan. Gurutze Gorriaren datuen arabera, azken urteetan ez da hildakorik egon Portugalgo Karabelak ziztatuta. Beste marmoka mota batzuek baino gorridura handiagoak sortzen ditu marmoka horren ziztadak, eta min handiagoa eragiten du. Hala ere, pertsona bakoitzarengan erreakzio desberdina du. Horrelako medusa batek ziztatu ezkero, eta soroslerik egon ezean, jarraitu beharreko aholku batzuk eman ditu Freixak. Ziztada ez da eskuekin ukitu behar. Medusaren zatiren bat gorputzean itsatsitik geratu bada kentzen saiatu behar da, baina eskuak babesturik. Ez da ziztada ur gaziarekin garbitu behar, onena izotza jartzea da, eta ahal bezain azkar medikuarengana joan behar da.

Azken astean bi kasu

Azken astean Portugalgo karabelak ziztatutako bi pertsona egon dira Donostian. Bi kasuak Ondarretako hondartzan izan dira. Lehena ostiralean izan zen, eta 30 urte inguruko gazte bati gertatu zitzaion. Bigarrena larunbatean gertatu zitzaion ume bati. Lehenari min handiagoa eragin zion hasieran, baina biak ongi daude.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa