
Galtzagorri Elkarteak literatur jolas bat prestatu du Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan. Haurrei eskainitako literatur abentura da. Labirinto batean sartu eta ipuinaren heroi bihurtuko dira.
Ulises eta Teseo gazteak
nerea lizarralde
Literatura klasikoa gogora dakarren literatur jolas baten instalazioa antolatu du Donostiako Galtzagorri Elkarteak. Gaurtik aurrera Haur eta Gazte Liburuaren Iberiar Biltzarra egingo dute Miramar jauregian eta honen harira zabaldu du Koldo Mitxelenako ganbaran Labirintoaren erbestean erakusketa.
Ulisesen Odisea, Teseo eta labirintoko minotauroa... Sinboloz jositako esperientzia biziko dute abentura honetan parte hartzen animatzen diren haurrek. Heroiek beren ohiko bizimodua utzi eta urruneko herrialdeetara bidaiatu ohi zuten. Bidean hainbat arrisku, oztopo eta egoera harrigarrirekin egiten zuten topo eta bukaeran pertsona heldu zirela ohartzen ziren. Jolas hau ere haurrentzako barneko bidaia bat da.
Labirinto misteriotsua
Sarreran labirinto bat dago. Sartu eta irteera bilatu beharko dute. Bakarka edo binaka, sorpresaz beteriko labirintoaren bide estuetatik ibiliko dira.Atseden lekuak ere aurkituko dituzte eta nahi duenak liburuak begiratu, irakurri eta diskoak entzuteko aukera izango du. Ez dute aspertzeko astirik izango beraz. Haurrak guraso zein senideekin joan daitezke Ganbarara baina kontuan hartu behar dute gehienez hamarreko taldeak sar daitezkeela bidaia modu erosoan egin ahal izateko.
Lurralde ezezagunean zehar bidaia misteriotsua
Munduz mundu eta hiriz hiri naturaren lau elementuen barrena bidaiatuko dute bisitariek. Mundu ezezagun honetan pertsonaia harrigarri eta ezezagunekin topo egingo dute. Mapa bat ere izango dute lagun bertan aurkituko dituzten pistak jarraitu ahal izateko.
Musika, eskulanak, literatura, irakurketa...
Galtzagorrik Labirintoaren erbestean proiektua sortu zuenean argi izan zuen hainbat diziplina bilduko zituela. Horrela, labirintoaren instalazioaz gain, kanpoaldean maketa txiki bat eta eskulan batzuk jarri dituzte eta dvd bat proiektatuko dute. Dvd honetan euskal literaturako idazleen testu batzuk hautatu dituzte. Ahotsak grabatu eta proiektu honetarako propio sortutako musika konposizio batekin elkartu dituzte. Irudiak berriz euskal ilustratzaileenak dira, Antton Olariaga edo Mattin-enak, besteak beste. Honez gero 500 haurren bisita aurreikusita dute antolatzaileek.
Fitxa
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.