Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

«Modu dibertigarrian hurbildu nahi dut jendea matematikara»

FERNANDO BLASCOð- Matematikan doktorea eta magoa

Ikuskizuna

'Matemagikak' ikuskizuna eskainiko du gaur Zientziaren KutxaGunean, 19:30ean.

maitane aldanondo



17 urte dira Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan matematika irakaslea dela, baina azken urteetan, magia erabiliz, zientziaren atal honen dibulgazioa egiten saiatzen da. Horretarako, jolas matematikoz betetako Matemagicas liburua argitaratu eta izen bereko ikuskizunaren emanaldiak egiten ditu.

Zer eskainiko duzu ikuskizunean?

Magia. baina matematikarekin harremana duten ekintzen bidez. Adibidez, korapiloekin egindako truku bat egingo dut, eta horren oinarrian, korapiloen teoria matematikoa dago. Nire asmoa, idea matematikoak kontzeptu entretenigarrien bidez aurkeztea da, eta adin guztietako jendeari zuzendua badago ere, ikuslegoaren arabera truku errazagoak edo zailagoak egingo ditut.

Noiztik egiten duzu?

Matemagia ikuskizunekin 2005ean hasi nintzen, baina denbora gutxi daramat orain egiten dudan moduan gauzatzen. Beti ez dut bedin-berdin egiten, ni aspertzen banaiz besteak ere aspertuko baititut.

Zer da matemagia?

Besteak beste, zenbakiekin egindako igarpen jokoak, kalkulu ikuskizunak, lauki magikoak edota karta bidezko magia matematikoa. Matematika eta magiaren arteko lotura antzinatik dator. Jeronimo Cordano, probabilitatearen teoriaren aitak, matematikaren magia liburu batean deskribatu zuen lehena izan zen. Magiako truku askoren oinarrian matematika edota zientziaren beste alorren bat dagoela suma dezakegu. Hori ezkutatzen jakitea egiten duen artistaren gaitasuna da.

Irakaskuntzan erabilgarria da?

Oso erabilgarri izan daiteke ikasleak motibatzeko garaian. Jendeak matematikari buruzko aurreiritzi asko ditu, oso arraroa dela dirudi. Eguneroko bizitzan zenbakiak edonon daudela ohartarazi eta modu argi eta entretenigarrian azaldu eta jakin-mina pizten saiatzen naiz. Magian ezin duzu azalpenik eman, ilusioa mantendu egin behar da, matematikan aldiz, gauza bitxi horien azalpena bila dezakezu. Horregatik ideiak eta bibliografia eskaintzen diet, beren kabuz sakon dezaten

Haurrak nola batu ikasten ari direnean, ariketa asko egitea bezain baliagarria izan daiteke batuketetan oinarritutako igarpen jokoak irakastea, bere sendiko kide guztiei, lagunei... egingo baitie. Behin eta berriro egingo duenez konturatu gabe ikasiko du. Hori da nire nahia, matematikekiko ohituretara hurbiltzea modu dibertigarrian.

Zientziaren beste alor batzuetan ere erabil daiteke magia?

Presioarekin edota magnetismoarekin zerikusia duten zenbait gauza egiten ditut. Magia modernoaren sortzaile izan zen Robert-Houdinek fisika eta elektrizitatea baliatzen zuen trukuak egiterakoan.

Nondik datorkizu magiarekiko zaletasuna?

Haurra nintzenetik gustoko dut. Orduan hasi nintzen honen inguruan irakurtzen eta lehen saiakerak egiten. Ez nuen inondik ere imajinatuko jendaurreko emanaldirik egingo nuenik. Bazkalondoetan lagun eta senideen aurrean bai, baina bestelako emanaldirik... Honek nire zaletasuna garatu eta askorentzat matematika ulergarriago egitea ahalbidetzen dit.

 


«Magian ezin duzu trukuen azalpenik eman, baina matematikan erantzuna bila dezakezu»

«Magia ikasleak motibatzeko oso erabilgarria izan daiteke»

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa