Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Aieteko Munto baserria lurrera bota ahal izango dute

Aiete

Orain arte babestutako eraikinen zerrendan egon da, baina Plan Orokor berrian ez da ageri.

raul perez



Aiete pasealekuan, Gurutzeaga elizatik metro gutxira dagoenMunto baserria, lurrera bota ahal izango dute. Baserria orain arte babestuta egon da eta barrualdetik berritzea bazegoen ere, kanpoaldea bere horretan mantendu behar zen nahitaez. Hala ere, udalbatzak behin behineko onartu duen Plan Orokor berriaren arabera, Munto ez dago babestutako eraikinen artean. Ondorioz, plana bere horretan onartzen bada, behin betiko jabeek Munto lurrera bota ahal izango dute. Baserria urteak daramatza itxita eta duela pare bat urte jabeek, Urrestarazutarrek, saldu zioten arkitekto talde bati. Lantxabe auzo elkarteak Muntoko dolare zaharra eta baserria sagardotegia zeneko zenbait tresna Katxolara eraman zituen ¬Muntotik eramandakoarekin Katxolako dolarea martxan jarri dute¬. Auzo elkarteko kideak dolarea eta gainerako tresnak jasotzera Munton sartu zirenean eraikina egoera txarrean zegoela antzeman zuten. Duela pare bat hilabete konponketak egin behar izan zituzte teilatuan, teilak lurrera ez erortzeko.

Etxeak egitea jasota dago

Plan Orokorrak dioena zuzendu ezean, eraikina lurrera bota ahal izango dute, osorik, beste zerbait eraikitzeko. Etxeak egitea aurreikusita dago Muntoko plan berezian. Plan Orokorraren bulegoko teknikariak Katxolan izan ziren astelehenean, plan berriak Aieteri nola eragingo dion azaltzeko. Munto babestutako eraikinen zerrendatik at dagoela berresteaz gain, bertan eraikinez gero, oraingo azalera errespetatu beharko dutela.

 

Txanpueneko iturria, bere horretan



Plan Orokor berriak Aieteko beste zenbait eraikin babestu ditu, La Cumbre, Batzar Nagusien egoitza izandakoa eta Aieteko Jauregia eta bertako lorategiak, tartean. Arbaizeneako garbitokia eta Txanpuene baserriko iturria ere babestuta geratuko dira. Baserria lurrera botako dute, etxeak egiteko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa