Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Osasun-ikerketarako institutua zabaldu dute

Osasuna

Donostiako Ospitalean ireki dute Biodonostia eta bertako gaixoei egingo die mesederik handiena.

erredakzioa



Biodonostia zentroaren lehen harria jarri zuten atzo juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Gabriel Inclan Osasun kontseilariak, eta Osakidetzeko hainbat kidek. 2009ko maiatzan zabalduko dute zentroa, EAEn mota egongo den mota horretako lehen ikerketa institutua da.

Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) zabalduko duten zentroarekin batera, proiektu estrategikoa osatuko du, eta osasun ikerketan Euskadi erreferente bihurtuko dute Europa mailan Ibarretxek esandakoaren arabera.

Donostiako Ospitalean izango du gunea institutuak, berritzen ari diren eraikin batean. Gaixotasun kardiobaskularren ikerketari emango diote lehentasuna, nerbio sistema, liseriketa aparatu, infekzio sistema eta bizkarroiaren ikerketa egingo dute batik bat.

Bost solairuko eraikina

3.300 metro karratu izango ditu institutu berriaren eraikinak, eta bost solairu izango ditu. Esperimentaziorako bi laborategi izango ditu zentroak, eta ikerketarako beste gela batzuk ere.

Ia hamar milioi euroko gastua izango du zentroak aurreikuspenen arabera. Osakidetzako langileez gain, kontratatutako ikertzaile eta teknikariak ariko dira lanean datorren urtetik aurrera, Inclanek azaldutakoaren arabera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa