Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Hainbat pitzadura agertu dira Txomin-enean

Gizartea

Aintzieta pasealekuko etxeetan, garajeetan baita kalean ere pitzadurak daudela salatu dute auzokoek.

estitxu zabala



Txomin-eneako bizilagunek auzoan zituzten arazoengantik maiatzean euren kexa Udalarari bidali zioten. Pitzadurak agertu dira Aintzieta pasealekuko hainbat txokotan, eta auzotarrak kezkaturik daude horrek izan ditzakeen ondorioengatik.

Aintzieta Pasealekuan sortu dira kalteak, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16 atarietan, garajeetan eta kaleko hainbat tokitan ere. Zutabeak eta ateak ere mugitu egin dira, eta oraindik ez dakite ziur zein den horren arrazoia. Loiolako Araztegia dela eta, lur azpian lanak egiten ari dira, baita tren geltokiaren inguruan ere, eta horiek izan daitezke kalteen eragileak.

Auzokoek arkitekto bat kontratatu zuten auzoan sortutakoak ikusi eta aztertzeko. Bildutako informazioarekin txosten bat bidali zuten Udalera. Txosteneko argazkietan argi ikusten dira sortutako kalteak.

EAJko Xabier Ezeizabarrenak prentsa aurrean hitz egin zuen atzo kontu horren inguruan. Ezeizabarrenak kontua larria dela esan zuen, eta arazoa konpontzeko kalteak zerk sortu dituen lenbailen jakin beharra dagoela. «Hainbat lanengatik Txomin-eneako auzotarrek ondorio kaltegarriak jasaten ari direla bistakoa da», aipatu zuen Ezeizabarrenak.

Udalak kontu horretan eskuhartzea nahi du EAJk Ezeizabarrenaren hitzetan. Txomin-enean Udalak azterketa bat egitea eskatuko du alderdiak. Hala, kalean eta hainbat eraikinetan pitzadurak eta bestelakoak zerk sortu dituen jakingo dute, eta arazoa lehenago konponduko dute. Ezeizabarrenaren hitzetan, arrazoiak daude Loiola eta Monpas artean doan ur araztegiaren hodiak kalte horiek sortu dituela pentsatzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa