
Zorroagan egoitza duen Haurtxoak Komunitate Terapeutikoa inauguratu du Joan Jose Ibarretxe lehendakariak. Bertan drogomenpekotasun arazoak dituzten amak eta hiru urte azpiko seme-alabak tratatuko dituzte.
Zorroagako komunitate terapeutikoa martxan da
mikel goñi
Haurtxoak komunitate terapeutikoa ofizialki inauguratu zuten Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Markel Olano Ahaldun Nagusiak. Haurtxoak programaren instalazio honetan droga menpekotasuna duten amak eta hiru urtera arteko seme-alabak tratatzen dituzte Agipad drogen gehiegizko erabileraren aurkako elkarteko teknikariek.
Zorroagako erakinaren inaugurazio ofiziala atzo izanik ere, urte hasieratik egon da martxan instalazioa, eta dagoeneko emaitzak onak izan dituela azaldu dute arduradunek.
Hogei bat pertsona pasatu dira jada Loiola aldera bista ederrak dituen etxe honetatik, beti ere amak eta haurrak kontatuta.
Etxea Kutxaren gizartekintza sailak eraiki du, eta mantenu gastuen %80 Jaurlaritzak eta Aldundiak hartuko dute bere gain, gainontzekoa enpresa pribatuek eta Udalak jarriko dute.
Etxea baino gehiago
Haurtxoak komunitate terapeutikoa etxea baino gehiagoda. Hain zuzen, erabiltzaileek Zorroaga gaineko etxean ematen duten denbora, tratamenduaren bigarren fasea besterik ez da. Hau baino lehenago bi hilabete irauten dituen diagnostiko epea dago. Lehenengo honetan amen eta haurren beharrak eta horientzat irtenbide egokienak zeintzuk diren erabakiko dute Agipadeko langileek.
Zorroagako etxean berriz, 6 eta 12 hilabete arte eman ditzake berarekin seme-alabak izango dituen amak. Denbora honetan beraien arteko harremana sendotu eta osasuna zein haurren garapena era egokian gertatzea ziurtatuko dute.
Programak erabiltzaileak Zorroagako egoitzatik irtetean ere jarraitzen du eta beste 6-12 hilabeteko jarraipen fasea dauka. Fase honetan, ama eta seme-alaben gizarteratze prozesua gainbegiratuko dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.