Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Amara Zaharrean, oso metro gutxian, Easo plaza eta Urbieta kalearen artean, egunkariak eta aldizkariak erosteko lau leku dago.

Egunkarien hiribidea

r. perez

Metro gutxi batzuk daude Easo plaza eta Urbieta kalearen artean. Minutu eskasean egin daiteke bidea. Tarte txiki horretan egunkariak eta aldizkariak erosteko toki asko dago, Askatasunaren hiribidearen antzera.

Easo plazan bertan hasita, Gurutz liburu denda dago. «Amara Zaharreko erdigunea hau da», zehaztu du Gurutz Martinez Letek. Lantokia ez ezik, bizitokia ere badu Easo eta Amara kaleko izkina, liburu dendaren gaineko etxean bizi baita Martinez. Zenbat urte daramaten egunkariak eta liburuak saltzen galdetuta, liburuki bat atera du apal batetik. «Irailaren 22an, 33 urte egingo ditu liburudendak». Bere familiak, dena dela, lehenagotik ibili zen lanean toki horretan; lokala ardo biltegi izan zen urtetan. «Gauzak okertu zitzaizkigunean erabaki genuen lokala liburudenda bihurtzea».

Guriatik plazara

Zaila da Amara Zaharrean Cadenas liburudenda ezagutzen ez duen inor topatzea. «Hirugarren belaunaldia naiz; Santos Cadenas aitona hasi zen prentsa saltzen, ondoren amak hartu zion lekukoa eta hura nik ordezkatu nuen», azaldu du Marta Cadenasek. Kioskoa dute Easo plazan bertan. «Plaza berritu zutenean, 1992an, zabaldu genuen. Aurretik Guria tabernaren aurrean saltzen genituen, kalean», kontatu du Cadenasek.

Rivero, mendeurrena beteta

Errepidea gurutzatu eta Moraza kalean sartzen gara. Eta bat-batean, Rivero liburu denda. Paper usaina dario. Ez da harritzekoa , egunkari eta aldizkari mordoa baitago; Marimar Riverok lanak ditu dendaren barruan mugitzeko. Hirian ehun urte bete dituzten denden taldetxoan dago. Iaz mendeurrena ospatu zuten. Marimarren aitonak, Ramon Riverok, ireki zuen liburu denda.

Kaleko saltzaileak ere

Moraza eta Urbieta kaleen arteko izkinean dihardute Mari Camen Lazarragak eta bere koinatak,Maria Luisa Ruiz Garciak. Hirian kalean egunkariak saltzen dituzten bakarrenetakoak dira. Duela urte batzuk gehiago zeuden, baina apurka-apurka desagertzen joan dira. Lanbidea uzten azkena Grosen, Galtzada Nagusia eta Sekundino Esnaola kaleen arteko izkinean lanean aritutakoa. Lazarragak eta Ruizek ez dute zalantzarik. Negu gorria izaten da gogorrena. «Uda eramangarriagoa da», diote. Egunkariak eta aldizkari gutxi batzuk saltzen dituzte. «Bezeroak etortzen ez direnean, ez aspertzeko, gozodendakoarekin aritzen gara solasean», diote. 05:30ean hasten dira lanean.

Kalea, saltoki

Horren metro gutxian, egunkariak eta aldizkariak erosteko horren eskaintza zabala egonik, ba al dago guztientzako lanik?Baietz ematen du. «Garai txarra da, baina txarra da guztiontzat. Noizean behin, liburu dendetan lan egiten dugunok elkartu eta konfesatzen gara. Denok iristen gara ondorio berera: guztiok ari gara bolada txarra pasatzen», azaldu du Gurutz Martinezek. Martinezi ez zaio iruditzen metro gutxiren bueltan lau saltoki egotea aparteko arazoa denik. «Garai batean beste bi ere bazeuden», gogora ekarri du.

Cadenas kioskoan denbora gutxi izaten dute aspertzeko astirik, uneoro izaten baita bezeroren bat egunkari edo aldizkari bila. Kazetariari arreta egiteko ere, nahikoa lan. Hala ere, ñabardura egin nahi izan dute. «Bizimodua ateratzen dugu, baina besterik ez. Zergek jan egiten gaituzte».

Okindegiak, lehiakide

Rivero liburu dendan ezkorragoak dira. «Ez dakit zenbat liburudenda egoteak ez nau kezkatzen. Benetan kezkatzen nauena da inguruko okindegiek ere egunkariak saltzen dituztela. Liburu dendarik gabeko auzoetan okindegiek zerbitzu hori eskaintzea ulergarria iruditzen zait, baina gurean...». Mari Carmen Lazarragak ere okindegietan prentsa saltzea ez du begi onez ikusten. Inguruko lau saltokien artean haiena, kalekoa, da ziurrenik urte gutxien iraungo duena. «Odonek ez du kaleko saltzailerik nahi; Hemen kioskorik ezin zela jarri ikusirik, Intxaurrondora bidali nahi izan gintuen. Guk uzten dugunean inork ez du gure lanarekin jarraituko».

Rivero, Gurutz, Cadenas... Guria edo La Bella Easo kafetegiak bezala, Amara Zaharreko historiaren parte dira. Urteak joan urteak etorri, bere horretan jarraitzen dute liburu dendok eta kiokoak, nor bere bezeroen zain.

 


Lege zaharrean, Maria Luisa Ruiz Garciak eta Mari Carmen Lizarragak kalea dute saltoki



 


Gurutz, liburudenda bilakatu aurretik, ardandegia izan zen urte askotan



 


Rivero liburudenda da guztietan zaharrena; iaz mendeurrena bete zuen

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa