Errauste planta jartzeko lehen tramitea onartu dute
Zaborrak
Zubietako Gainetan errauste planta jartzeko hirigintza arloko lehen tramitea onartu du Udal Gobernuak.
erredakzioa
Errauste planta Zubietan jartzeko hainbat saiakera egin badira ere, Udal Gobernuak atzo hartu zuen hirigintza arloko lehenengo erabakia gai honen inguruan. Hiriko Plan Orokorraren aldaketa zehatzaren hasierako onarpena zen atzo eztabaidatu zutena.
Udal Gobernuan jakina da kontrako iritzia duten bi alde daudela. PSE-EEk errauste planta ezartzea babestu eta bultzatu egiten du eta EB-Aralar, berriz, honen aurka azaldu da.
Atzoko bileran ere agerian gelditu ziren bi jarrera horiek, baina erabakia PSE-EEren botoekin hartu zuten.
Planaren aldaketa
Plan Orokorraren aldaketa egin behar da Zubietan errauste planta jartzeko.
Atzo onartutako planaren aldaketak zenbait azpiegitura berri egitea aurreikusten du. Alde batetik N-1 errepidetik plantarainoko errepidea egiteko bidea gorde behar da. Bide horretatik ur, gas eta zuntz optikoaren hodiek ere joan behar dute.
Atzo onartu zuten dokumentuan ere errauste plantaren inguruan egin beharreko gune berdea aurrikusten da. Planta ezarriko duten ingurunean eragin bisuala ahalik eta gehien txikitzeko, erraustegia inguratuko l
ukeen eraztun berdea jarri nahi dute. Honez gain, plantara iristeko errepideak bere azken zatia ¬Letabideko lepoaren azpitik¬ tunel batean egingo luke.
Atzo onartutako txostenean azaltzen denez, ingurumenean izango lukeen eragina aztertzeko ikerketa Ingurumen Sailari igorri dio Udalak.
Alegazioak aurkeztu dituzte
Iragarkiak argitaratu ondoren eta informazio publikoaren epean Usurbilgo udalak, Lasarte-Oriako Udalak eta Unai Agirrek Zubietako errauskailuaren aurkako plataformaren izenean aurkeztu dituzte alegazioak.
Hemendik aurrera pauso asko eman beharko badituzte ere, lehen tramiteak onartu ditu Udalak.