
2005. urtean hasi ziren zabaltzearen eta berritzearen bigarren fasearen lanak urrian bukatzea espero dute Aquariumeko arduradunek.
Urrian irekiko ditu ateak Aquarium zaharberrituak
mikel goñi
Azkeneko egunetan beste komunikabideetan esandakoa gezurtatu dute Aquariumeko iturriek. Honenbestez eta Xabier Lasagak IRUTXULOKO HITZARI berretsi dioenez, Aquariumeko eraikin zaharberrituaren ateak urrian irekiko dituzte inaugurazio ofizialarekin batera.
Oraingo obrak zahaberritzearen bigarren fasearen lanak dira. Hauek 2005ko martxoan hasi ziren eta bukatzen direnean Aquariumaren zabaltzearen hirugarren epea hasiko da.
Jakin-mina sortzen duten lanak
Bigarren fase honetako lanak Pasealeku Berria eta Kaia asko eragiten ari dira, ez bien arteko pasabidea moztuta egon delako bakarrik, baizik eta Kaiaren zein Pasealekuaren mutur bietan urbanizazio lan handiak egiten ari direlako; horietan aipa daiteke Aquariumaren goiko aldean dagoen plaza edota paselekua zein Kaiaren arteko altuera aldea leunduko duen igogailua.
Hain zuzen ere, igogailua da hiriko biztanleek gogo handiz espero duten ekipamendua, ez baitira gutxi tresna hori faltan sentitzen dutenak eskailerak igo behar dituztenean.
Bestalde, kanpotarrek zein bertakoek ez dute aukera galtzen aldamio eta sareen artetik begitatua egin eta lanen nondik norakoak komentatzeko.
Eragina inguruan
Aquariumaren ondoan dagoen izen bereko dendan lan egiten du Matxus Almuedok eta, gehiegizkoa ez dela izan esaten duen arren, lanek eragina izan dutela onartu du, «batez ere, maiatzaren bukaeran eta ekainaren hasieran, bidea erabat itxita baitzegoen eta horrek gutxiago saltzea ekarri du».
«Sorpresa handia hartu dut obretan zeudela ikustean»
Casilda Herrero eta Adolfo Gonzalez ð
Casilda Herrero eta Adolfo Gonzalez Miranda Ebrotik (Espainia) etorri dira Aquariuma ikustera.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.