Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

DANIEL MENTXAKA ð- Ironman

«Ironmana 13 ordutan bukatzea aurreikusi dut»

Ironman

Roth-eko (Alemania) ironman proban parte hartuko du Daniel Mentxakak igandean; bizitzako lehen ironman proba du.

xabier etxabe



3,8 kilometro igerian, jarraian 180 kilometro bizikleta gainean eta bukatzeko maratoia. Kirol proba gogor hau gainditzeko gai direnek bakarrik dute hitzordua igande honetan Rothen, Alemanian. Parte hartuko duten 4.000 kirolarien artean Altza Herria Triatloi taldeko Daniel Mentxaka egongo da. Bizitzako lehen ironman proba du.

Zenbat denbora beharko duzu Ironman proba burutzeko?

13 ordutan bukatzea aurreikusi dut. Igeriketa proba ordubetean egin nahiko nuke. Ondoren, bizikleta gaineko ibilbidea zazpi ordutan betetzea espero dut, bizikletaz ez bainaiz oso jaioa. Azkenik, maratoia bost ordutan egin nahi dut.

Hiru probetan zuretzat makurrena, beraz, bizikleta da.

Sei urterekin hasi nintzen igerian, uretan, beraz, azkar nabil. Egunotan, gainera, ez naiz igerian gehiegi entrenatzen ari. Korrika beti aritu naiz, bai igerian entrenatzeko baita Behobia-Donostia lasterketa prestatzeko ere. Bizikleta, aldiz, alboratuta izan dut.

Zein prestaketa jarraitu duzu ironman proban aritzeko?

Ezkonduta, seme-alabak, lana... Ahal dudanean entrenatu dut. Astean zehar, ordubetez eta ahal badut bi orduz aritu naiz. Asteburuetan saio luzeagoak egin ditut. Probarako sasoian egoteko gutxienez sei hilabete behar dela diote, astean zehar 12 orduz arituz. Ni Landetara joaten naiz maiz asteburuetan eta han bizikletaz ibiltzeko aprobetxatu dut. Astean zehar, normalean korrika egitera atera naiz eta bazkalorduan tarterik izan dudanean igeri egitera joan naiz.

Otorduak zaindu al dituzu?

Otorduak zainduko banitu, kilo pare bat galduko nuke, entrenatzen bakarrik ezin direlako galdu. Pasta plateraren lekuan txuleta on bat jarriz gero, ordea, pikutara bidaltzen dut pasta.

Zerk bultzatu zaitu ironmanean parte hartzera?

Nire buruari erronkak jartzeko ohitura dut eta duela hiru urte, 30 kilo argaldu ostean, maratoi bat egitea zen nire ilusioa. Maratoi hori prestatzeko korrika eta igeri aritu nintzen eta Landetara joaten nintzenean bizikleta hartzen nuen. Maratoia eginda, igeriketa, txirrindularitza eta korrika batzen dituen triatloia probatzea bururatu zitzaidan. Triatloia baino zer edo zer gogorragoa nahi nuen eta ironmanean parte hartzea erabaki nuen. Proba gogorra da eta badakit marka onik ez dudala egingo. Nahiago dut, ordea, maratoi edo ironman batetan azkenekoen artean iritsi eta ez, zeharkaldi herrikoi batetan lehenengo hogeiren artean heldu.

Nola izan zenuen Rotheko ironmanaren berri?

Lanzaroteko ironmana ezagutzen nuen baina gogorregia zen. Bizikletan egin beharreko ibilbidea laua zuena bilatzen hasi nintzen eta herrialde bakoitzean ironman proba bat dagoela ikusi nuen. Alemanian bi proba antolatzen dituzte eta Rothekoan lekua zegoenez, bertan eman nuen izena.

Rotheko ironman proba bukatutakoan izango al duzu besterik egiteko gogorik?

Helburua, ironman bakarra egitea da. Izan ere, proba hau prestatzeko gogor entrenatu behar duzu eta horretarako denbora behar da. Eguneko eginbeharrek ez didate prestaketa erritmo hau aurrera eramaten uzten. Horrek ez du esan nahi, triatloirik egingo ez dudanik, kirola egiten jarraituko dudalako. Behobia-Donostia lasterketa, Donostiako triatloia edo bestelako proba herrikoiak ez ditut alboratuko.

Zein duzu lehiaketa herrikoen artean gustukoen?

Behobia- Donostia asko gustatzen zait. Bederatzi bider parte hartu dut, era guztietako emaitzak lortuz. Getaria eta Zarautz arteko igeriketa zeharkaldia ere oso gustuko dut, herrikoia da eta urtero parte hartzen saiatzen naiz. 82an hartu nuen parte lehenengoz, zortzi urte nituenean. Laupabost bider bakarrik egingo dut kale.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa