Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

EAren ustez Berioko Autokarabanen parkinak akatsak ditu

Gizartea

Parkinaren kokapena ez dagoela seinalizaturik, eta segurtasun neurriak hartu behar direla dio alderdiak.

estitxu zabala



Berion autokarabanentzat ireki berri den parkinak hainbat akats dituela salatu du EAk. Arazoak konpontzeko eskatu dio EAk Udaleko Gobernuari, baita segurtasun neurriak hartzeko ere.

Jeltzaleak autokarabanentzako gunearen alde daude, baina proiektuan zeuden puntu batzuk ez direla behar bezala bete diote. Batetik, parkinera iristeko bidea ez dagoela seinalizaturik aipatu du Jaione Arratibel zinegotziak. Bestetik, aparkatzeko tokiak banatzeko ez dutela galtzada harririk erabili ere aipatu du. Gainera, parkinaren sarreran ez dutela 2,2 metroko altuerako arkurik jarri esan du Arratibelek. TAOko makinak euskarazko eta gaztelerazko azalpenak izateaz gain, beste hizkuntzaren batean ere izan beharko lituzkela uste dute alderdikoek. Azkenik, komunak jartzea beharrezkoa da Arratibelen esanetan, auto askok ez baitute halako zerbitzurik.

Istiluak aurreko asteburuan

Aurreko ostegun eta ostiral gauean parkineko erabiltzaile batzuk soinu asko sortu zuten, eta zenbait bizilagun kexatu egin ziren. EAren ustez segurtasun neurriak hartu behar dira arazoak ekiditzeko.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa