Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Harpidetu zaitez!

«Euskarazko prentsan herritarrengana iristean daukagu erronka»

Bi hitzetan ð- Lander arbelaitz (Kazetaria)

Mikel Goñi

Lander Arbelaitz (1985) Argia -n, euskarazko aldizkari beteranoenean, lan egiten duen kazetaria da. Duela gutxi utzi zuen fakultatea eta bere lehenengo lan urtean Kazetari Berriari Rikardo Arregi saria jaso du. Futbolzalea den Erdialdeko bizilagun honek banderak biltzea eta Antigua auzoa ditu gustoko, nazioarteko gaiekin batera.

Nola hartu duzu eman berri dizuten Kazetari Berriari Rikardo Arregi saria?

Gustora. Sorpresa izan da. Hasteko, ez nuelako gogoratzen lanak bidali nituela ere. Eta txundituta gelditu nintzen. Gero, saria jasotzean esan nuena: ikasketak bukatu eta Argian lanean hastea ohorea izan bazen, ze pentsa Kazetari Berriari Rikardo Arregi saria lehen urtean jasotzeaz?

Idatzizko prentsan egindako lanagatik ez ezik, multimedian egindakoagatik ere eman dizute saria...

Norabaitera joan behar badut, idatzizkoa da lehena eta garrantzitsuena. Baina, eramaten dut ere bideokamara nirekin eta orduan saiatzen naiz, sei orriko erreportajea egin behar badut, ba sei minutuko bideoa-edo erreportajea islatuko lukeena. Ikasketen azkeneko urtea Danimarkan egin nuen eta han multimedia eta horrelakoak ikasi nituen eta hemen praktikan jarri nituen.

Epaimahaiak zure saria arrazoitzean ofizio handia duzula esan zuen...

Horri ez dakit zer erantzun ¬ia-ia gorrituta eta erdi totelka bota ditu bost hitz horiek¬.

Noiztik datorkizu kazetaritzarako grina?

Unibertsitate ikasketak aukeratu behar nituen urtearen hasieran hiru aukeren artean nengoen arkitektura, informatika eta kazetaritza. Eta urte horretako otsailean Egunkaria itxi zuten, justu urte horretan. Horrek motibatu ninduen eta esan nuen: «Ez gaituzue isilduko». Hori dela eta esan nuen: «Ba, kazetaritza ikasiko dut».

Nola ikusten duzu euskarazko kazetaritza?

Ongi ikusten dut. Bere bidea egiten ari da pixkaka-pixkaka, Egunkariak bere garaian zituen baino harpidedun gehiago ditu Berriak. Hor ere badaude beste zirkustantziak, baina nik uste dut oso kazetaritza profesionala egiten dela, bai irratian, telebistan edota herri mailako komunikabideetan. Beste kontu bat da herritarrengana iristea. Hor uste dut daukagula erronka.

Tokiko komunikabideak aipatu dituzu, eta zuk zeuk IRUTXULOKO HITZAn ere jardun duzu. Nola gogoratzen duzu garai hori?

Ondo,ez nuen denbora gehiegi eman ere baina esperientzia polita izan zen. Eguneroko dinamika gogorra da eta kalitatezko egunkaria iruditzen zait Irutxuloko Hitza. Batez ere, hemen dagoen konpetentziarekin. Diario Vasco eta horrelakoak iristen ez direnak ere jorratzen ditu Irutxuloko Hitzak.

Hiriaren beste ikuspegia emango zizun, ezta?

Bai, bai. Beste era batera ezagutuko ez nituen gauzak ezagutu nituen, adibidez, auzoetako jaiak nola antolatzen diren. Bestalde, garai horretan elkarrizketa egin nuen jendearekin, oraindik ere, kalean topo egin eta elkar agurtu egiten dugu.

Rikardo Arregi sarira aurkeztu zenituen lanek nazioarteko gaiak jorratzen zituzten. Zeintzuk dira zure gai gogokoak?

Niri gehienbat nazioartea gustatzen zait, baina Euskal Herriari zerbait aportatuko dioten gaiak. Betidanik, gustatu izan zaizkit estaturik ez duten nazioak, Kataluña,Eskozia eta horrelakoak; horien berri izatea eta gure antzekotasunen berri izatea.Nire hobby bakarra horrelako herrialdeetako banderak biltzea da. Horrelako tokien berri izan behar dugu. Esaterako, Estonian izan nintzen duela gutxi. Beraiek independentzia lortu berri dute, eta Errusiarrekin duten egoera eta harremanetik ikas dezakegu. Eta Eskoziatik zein Irlandatik gure egoera blokeatuan zerbait ikas dezakegula iruditzen zait.

Zure lanak erraz irakurtzen dira. Erraz idazten al dituzu?

Ez. Asko kostatzen zait. Hasi idazten eta 30 aldiz aldatzen dut bukatu orduko. Beti denbora mugan, ez naiz konforme gelditzen sekula.

Zeri buruzko erreportajea egingo zenioke Donostiari?

Ez dakit. ¬isilune luzearen ondoren, larrituta¬ Ez dakit, gauza asko daude Donostian. A ze galdera!

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa