Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Plan Orokor berriak aldaketa handiak aurreikusten ditu Zubietan. Besteak beste, 1.000 etxebizitza egitea eta herritarrei kezka gehien eragiten diena: errauskailua eta kartzela jartzea.

Datorrena, buruhauste

raul perez

Duela hiru urte pasatxo, 2005eko martxoan, izan ziren Plan Orokorraren bulegoko teknikariak Zubietan, Plan Orokor Berriaren lehen zirriborroa azaltzen. Herenegun ere izan ziren teknikariak, udalbatzak hasierako onarpena egin baitio Plan Orokorrari, hiriak 20016 urtera bitartean hartuko dituen aldaketa nagusiei alegia.

Duela hiru urtetik hona planak zenbait aldaketa jasan ditu. Ez da bere horretan mantendu. Dena dela, 2005eko bileran bezala, frontoiaren atzeko aretoan bildutako 70 bat zubietarrek haserrea azaldu zuten. Planak ez dituela Zubietako beharrak asetzen nabarmendu zuten hitza hartu zuten herritar batzuek, batez ere errauste planta eta kartzela ¬Zubietako gainetan egitea jasota dago planean¬ buruan zutela.

Aurreikusitakoak baino etxebizitza gutxiago

Plan Orokor berriaren arabera, 1.000 etxebizitza eraikiko lituzkete Zubietan. Haietako 800-900 hipodromoaren inguruan egingo lituzkete eta beste 100, kaskoaren ipar-mendebaldean (Lizarraga-Errotabide). Haietatik erdia babestutako etxebizitzak lirateke eta beste %30 tasatutakoak.

Hasiera batean, hipodromoa tokiz aldatzea eta 2.500 etxebizitza egitea jasotzen zuen planak, baina udalbatzak maiatza bukaeran onartutako planak aurrera egiten badu, 1.000 etxe berri izango lituzke Zubietan.

Etxebizitza berriek errepide aldetik hobekuntzak ekarriko lizkiokete Zubietari, Plan Orokorraren bulegoaren ustez. Hala, gaur egungo bide estuaren ordez, errepide zabalagoa egingo lukete, eta baita bidegorria ere, «hiribide moduko bat sortzeko kaskoa Bugatirekin eta hipodromoarekin lotzeko». Horrek garraioan ere izango luke eragina. Zubietarren aspaldiko eskaera da autobusa kaskora iristea. Gaur egun ez da iristen, baina errepide berria eginez gero, litekeena da, teknikarien arabera, autobus zerbitzua izatea. Teknikariek azaldu zutenez, haien nahia Euskotren Zubietaraino iristea zen, baina azkenean horrek ez du aurrera egin.

Bestalde, Landaberri ikastola zabaltzeko aukera ere aurreikusten du planak. Baita enpresentzako gunea egitea ere, Mercabugati eta Realaren egoitzaren artean.

Kexu, «beste Zubieta bat» egin nahi dutela-eta

Azpiegitura nagusiek eragiten dizkiete zubietarrei buruhauste gehien: errauste planta eta kartzela. Horiek nabarmen aldatuko lukete Zubietaren itxura. Aurreko bileran bezala, Udalak Donostiako beste auzoetan jarri nahi ez duena Zubietara eraman nahi duela gogor salatu zuten zubietarrek eta ustiatu gabeko landa lur asko galduko luketela.

Etxebizitzei dagokienez, planak hasiera batean baino gutxiago jasotzen baditu ere, gehiegizkotzat jotzen dituzte herritarrek. «Beste Zubieta bat» egin nahi dutela gaitzetsi zuten. «Lasartek eta Donostiak behar dituzte etxeak eta industrialdea, ez Zubietak», kexu azaldu ziren. Etxebizitza gehiago egitearekin batera errepidea hobetzea planean ageri bada ere, gehiago eraikitzeak zirkulazioa zaildu egingo duen ustea azaldu zuten zubietar batzuek. Etxebizitza gehiago eraikitzeak, bestalde, orain Zubietak duen azpiegituretako bat, eskola txikia, galtzeko arriskuan jar lezakeela ohartarazi zuten. Teknikariek, beren aldetik, gogora ekarri zuten hezkuntza azpiegituren inguruan Jaurlaritzak duela azken hitza. Edozein modutan, gogora ekarri zuten planean badagoela lursail bat, aukeran, eskola zabaltzeko; Igeldoren kasua jarri zuten adibide gisa, eskola berria egin baitute.

 


Plan Orokorraren bulegoa Topoa Zubietaraino iristearen aldekoa zen, baina aukera horrek ez du aurrera egin



 

zenbakia



1.000

etxebizitza. Etxebizitza berri gehienak hipodromoaren inguruan egingo lituzkete. Erdia babestutakoak izango litzateke, %30 tasatuak eta besteak, salmenta librekoak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa