Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

PPko Rubio zinegotziak, dimisioa

Politika

San Gil «txikitu» duen taldearen parte izatea «zaila» dela argudiatu du Carmen Rubio zinegotziak.

erredakzioa



PPko Carmen Rubio zinegotziak bere dimisioaren berri eman du eta erabaki hau hartzera bultzatu duten arrazoiak azaldu ditu Gracias Maria izenburudun eskutitz batean.

San Gilen ildotik

Maria San Gil «txikitu» eta «sinpatiko itxurak» egiten dituen taldearen baitan jarraitzea «zaila» zaiola argudiatu du Rubiok, hori ez dela politika egitea. Zentzu horretan, goraipatu egin du bere ustetan San Gilek azken boladan erakutsi duen «koherentzia, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna» eta, aitzitik, gogor kritikatu ditu eskualdeko azken kongresuan kontra eduki zituenak, buruzagi popular ohiaren inguruan «inbidia eta handinahikeria asko» zegoela salatu du.

«Maria, ezin dut eta ezin zaitut bakarrik utzi», dio Rubiok bere eskutitzean. Hasieratik bat etorri ziren ideietan eta orain ere «koherentea» izan nahi du Rubiok.

UCDtik PPra

Carmen Rubio, 62 urtekoa, UCD (Unión de Centro Democrático) alderdiaren baitan aritu zen espainiar trantsizioan zehar eta PDPra (Pardido de Democracia Cristiana) pasa zen ondoren, harik eta 1989an PP alderdiaren kide bilakatu zen arte. Barne-karguak izan zituen hasiera batean eta, gerora, Maria Sangilek Donostiako Udalerako zuen proeiktuan hartu zuen parte. Hala, 2002an sartu zen hiriko Udalean, Cote Villar zinegotziak utzitako postua betetzeko.

Bere dimisioa, seguru aski, ez da praktikan gauzatuko datorren irailera arte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa