Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Emakumeen aurkako indarkeriagatik, bi atxilotu

Atxiloketak

Neska gazte bati sexu ukituak egin dizkio batek, eta besteak, emaztea jo du adin txikiko seme-alaben aurrean.

erredakzioa



Bi gizonezko atxilotu zituen Ertzantzak aurreko igandean, bi gertakaritan. Emakumezko banarekin bortizkeria erabiltzeagatik atxilotu zituzten biak. Lehen kasua igande goizean gertatu zen, eta bigarrena arratsaldean. Bi atxilotuak atzo eraman zituzten epailearengana.

Erdialdeko etxe bateko igogailu batean izan zen lehen gertakaria, igande goizeko hamaikak aldera. 22 urteko mutil gazte bat eta neska gazte bat zeuden igogailuan. Dirudienez, neskak igogailutik atera behar zuenean, mutilak bizkarretik eutsi zion eta bertan geratzera behartu zuen. Mutila neskari sexu ukituak egiten hasi zen, baina neska oihuka hasi zen eta bere senide batzuk laguntzera hurbildu ziren.

Eztabaida baten ondorioz

15:30ak aldera izan zen bigarren gertakaria, Loiolan. 33 urteko gizonezko batek bere emaztea jo zuen bikotearen etxean, eztabaida baten ondorioz. Erasoaren unean bikotearen adin txikiko seme-alabak aurrean zeuden. Donostiako Sorospen etxera eraman zuten emakumea zauriak sendatzera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa