Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

ASIER MAEZTU ð- Txirrindularia

«Dominen lehian egon nahi genuke, baina oso zaila izango da»

Txirrindularitza

Bigarrenez parte hartuko du Asier Maeztuk Olinpiar Jokoetan; aurrekoetan, Atenasen, domina eskuratu zuen jazarpen proban.

raul perez



Lau urte igaro dira Atenasko Olinpiar Jokoetatik. Brontzezko domina irabazi zuen, orduan. Ordutik hona baina, gauzak ez zaizkio nahi bezain ondo atera. Federazioaren akats batengatik Munduko Txapelketatik kanpo, ebakuntza bat...

Duela lau urte domina etxeratu zenuen. Hori Beijing-en hobetzea zaila, ezta?

Zaila da, bai. Atenasera joan aurretik Munduko Txapelketan hirugarren sailkatu ginen eta aurten zazpigarren izan gara. Horrek zerbait esan nahi du. Urteotako ibilbidea okerragoa izan da, arazoak izan dira, hautatzaile aldaketa...

Gogoan al duzu oraindik Atenasko lasterketa?

Ahaztu egiten da, baina une batzuetan gogoratzen naiz, batez ere kazetarien deiak iristen direnean. Oso oroitzapen goxoak dira. Gustatuko litzaguke duela lau urtekoa errepikatzea. Badugu dominetatik gertu egotea, baina... Danimarka eta Zeelanda Berria, adibidez, indartu egin dira.

Non duzu gordeta domina?

Gordeta dut, bere kaxan. Marko batean jarri nahi nuen, baina azkenean ez nuen jarri. Denbora luze igarotzen dut domina kaxatik atera gabe. Gogoan dut eta ez dut ikusteko beharrik. Egunen batean leku aproposean jarriko dut.

Zeintzuk izango dira zure taldekideak Beijing-en?

Sergi Escobar, David Montaner, ToniTauler, Antonio Miguel eta bostok osatzen dugu taldea. Carlos Torrentek taldean behar zuen, baina eroriko txarra izan du eta ez du parte hartzerik izango. Giltzarria zen guretzat, eta beraz izorratu gaitu. Bizitza horrela da.

Zeintzuk dira talde indartsuenak?

Britainia Handia da, ezbairik gabe, faboritoa. Giroan ibilitako Cavendish eta Wiggins txirrindulariak dituzte taldean. Australia da irabazteko beste hautagaia; Atenasen urrea irabazi zuten. Herbeerehak, Frantzia eta Ukraina ere dominetako lehian ibiliko dira.

Ezagutzen al duzu Beijing-eko belodromoa?

Abenduan egon ginen eta primerakoa da. Harrituta geratu ginen. Zezen plaza edo plater hegalari baten itxura du.Ondo egina dago, egurra oso ona da eta ondo klimatizatuta dago. Tenperatura altua eta hezetasun baxua bada oso denbora onak izango dira. Kontua da uda oso garai hezea dela Beijing-en eta euria egun askotan botatzen duela.

Atenas eta Beijing-en arteko lau urteak ez dira onak izan zuretzat.

Ez dira onak izan. 2004a oso ondo bukatu genuen, Manchesterren zilarrezko domina lortu genuen Munduko Kopan. 2005a oso ondo zetorren, baina dena okertu egin zen. Espainiako federazioaren hankasartze batengatik, Munduko Txapelketatik kanpo utzi gintuzten. Australiak ez zuen txapelketa horretara joan behar, eta beraz, sekulako aukera galdu genuen zilarrezko domina irabazteko. Sekula ez dugu aukera hori berreskuratuko. Hura eta gero, aldaketak etorri ziren, tartean hautatzailearena eta aldaketok txarrerako izan ziren. 2006an ebakuntza egin zidaten, eta iaz ere Munduko Txapelketa ez zen ondo atera.

30 urte dituzu. Olinpiar Jokoetara joateko azken aukera dela uste al duzu?

Ez, ez. Hurrengoetara iritsi nahi dut. Disfrutatzera noa Beijing-era, baina hau ogibidea dela ahaztu gabe, gure soldata dago jokoan. Lau minutuko proba batean dena jokatzen dugu, hortaz presioa izugarria da. Niri kanpoko presioa bost axola zait; nork bere buruari jartzen dio presioa. Nik etxebizitza ordaindu behar dut eta familia aurrera atera.

 

DI-da batean



Maletan zer ez da faltako? Musika. Oso inportantea da niretzat. Asko gustatzen zait eta beroketa ariketak egiten ditudanean entzutea gustatzen zait.

Denborapasarako zer plana?. Ez dugu denbora asko izango. Interneten sartuko naiz piska bat eta gainerakoan lagunekin hitz egiteko aprobetxatuko dut .

Logelan nola hobeto? Bakarrik edo taldekideren batekin? Taldekideekin, zalantzarik gabe. Senitartekoak bezala dira, hilabeteak ematen ditugulako elkarrekin. Sergi Escobarrekin egon ohi naiz; lagun minak gara eta oporretara ere elkarrekin joaten gara.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa