Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Bruesa GBCk Sergio Sanchez fitxatu du

Saskibaloia

ACB Ligako MMT Estudiantesen eman ditu azken bi denboraldiak joko antolatzaile espainiarrak.

erredakzioa



Bruesa Gipuzkoa Basketek lehen fitxaketa egin du 2008-2009 denboraldirako. Sergio Sanchez andaluziarra. Joko antolatzailea da eta MMT Estudiantes taldean jokatu du azken bi denboraldietan.

Bruesa Gipuzkoa Basketek eskaintza egin zion joko antolatzaile andaluziarrari duela zenbait aste, eta bere taldeak, Estudiantesek, atzo arte zuen eskaintza hori berdintzeko. Eskubide horri uko egin dio eta ondorioz, Sanchez Bruesako jokalari bihurtu da. Hain zuzen ere, bi denboraldirako fitxatu dute 27 urteko joko antolatzailea. Estudiantesek ACB Ligan dago, baina arazo ekonomiko larriak ditu.

Sevillan eta Madrilen, ACBn

Sergio Sanchez Cadizen jaioa da , 1,89 metro luzea da eta eskarmentua badu ACB Ligan. 2001-2002 denboraldian egin zuen debuta Caja San Fernando taldearekin. 2003-2004 eta 2004-2005 denboraldietan LEB Ligako Ciudad de Huelvan aritu zen ¬. 2005-2006 denboraldian Fuenlabadran jokatu zuen ¬Estudiantesek utzita¬ eta azken bi denboraldietan Estudiantesen eman ditu. Sanchezekin, zazpi jokalari ditu dagoeneko Lasok bere aginduetara: Uriz, Lopez, Panko, Hopkins, Doblas, Andrade ¬aurreko denboraldian ere entrenatzaile gasteiztarraren esanetara aritu ziren¬ eta Sanchez, . Datozen asteotan beste fitxaketaren bat egingo du Bruesa GBCk. Zurrumurruen arabera, Malagako Unicaja taldean dabiltzan Bojan Popovic eta Davor Kus ¬biak joko antolatzaileak dira¬ Donostiara etor litezke.

Akziodunen Batzarra, bihar

Bruesa Gipuzkoa Basketek elkarte anonimo bihurtzeko bideari ekin zion 2007ko udaberrian eta bihar akziodunen lehen batzarra egingo dute Kursaalean. Gai ordenaren bigarren puntua Administrazio Kontseilua zenbat lagun osatuko duten zehaztea izango da. Oraingo zuzendaritzak Administrazio Kontseilua 14 lagunez osatuta egotea proposatuko dute. Kontseilukide izateko hautagaiak honakoak dira: Miguel Santos, Alvaro Bilbao, Nekane Arzalluz, Jose Luis Diaz, Gorka Ramoneda, Miguel Campos, German Cea, Borja Gomez, Tomas Falcon, Ibon Aperribay, Txomin Garcia, Jose Mari Orbegozo, Natxo Nuñez eta Jose Antonio Ibiriku.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa