Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

De Juana 'persona non grata' izatea nahi du PPk

Presoak

Presoak ezin duela herritar bat gehiago bezala kalean ibili diote, eta hiriak «mespretxatzea» merezi duela uste dute.

erredakzioa



Maria Jose Usandizaga PPko zinegotziak prentsaurrekoa eman zuen atzo Udalari egin dion azken eskaeraren berri emateko. Iñaki de Juana Chaos Parte Zaharreko presoa hirian persona non grata izendatzea eskatu du zehazki PPk. Gainera, «terrorismoaren biktimak» errespetatzeko beharrezkoak diren lege aldaketak egitea eskatu nahi dio Espainiako Gobernuari.

Erakunde adierazpen baten bidez egin du eskaera alderdiak, eta alkateak eta gainerako alderdiek beraiekin bat egitea espero dute. «Biolentzia eta terrorismoa erabiltzen dutenei gizarteak erabateko mespretxua adierazteko era izatea nahi dugu», esan zuen zinegotziak. Presoaren kaleratzeak Donostian bereziki «frustrazioa» sortu du Usandizagaren esanetan. Usandizagaren hitzetan, PPkoek ahal duten guztia egingo dute «damurik azaldu ez duen hiltzailea» egun batetik bestera herritar bat gehiago izan ez dadin, eta gainerako herritarren eskubideak eduki ez ditzan.

«Donostiak ez du merezi»

Ez Donostiak ez donostiarrek ez dute merezi De Juana bertara itzultzerik Usandizagaren ustez. «Demokraziako biktimengatik» egin du eskaria PPk.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa