Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Loiolan futbol zelaia egingo dutela agindu du Elorzak

Hitzarmena

Kiroletako Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak 12 urterako hitzarmena sinatu dute.

erredakzioa



Odon Elorzak eta Juan Luis Larreak 12 urterako hitzarmena sinatu zuten atzo. Alkateak Donostiako Kiroletako Udal Patronatuaren izenean, Donostia Kirolak, sinatu zuen, eta Larreak Gipuzkoako Futbol Federakuntzako presidente bezala. Akordioari esker hiriko zenbait futbol zelai berrituko dituzte, eta beste bi berri eraikiko dituzte.

Herrera, Matigoxotegi, Martutene, Cesar Benito eta Berioko futol zelaietan futbol federatuko partiduak jokatzen dituzte. Hitzarmeneko bi aldeek belar artifizialeko zelai horien eta berrien eraikuntza, hobekuntza, antolakuntza eta erabilera arautuko dute. Akordioa sinatu duten bi aldeei egokia iruditzen zaie aipatutako futbol zelai horiek lehentasunez erabiltzea futbol federatuak dituen beharretarako. Hala, zelai horiek baldintza onetan egoteaz arduratuko dira. Beharrezkoak diren hobekuntza eta egokitzapenak egingo dituzte horretarako.

Hitzarmenaren arabera, Berioko zelaiko belar artifiziala aldatuko dute eta Matigoxotegiko zelaiko aldagelak guztiz berrituko dituzte. Era berean, sinatzaileek konpromisoa hartu dute hiriko kluben egiturak sendotzen laguntzeko, antolaketa eta diru aldetik egingo lukete laguntza. Bestetik, Gipuzkoako Federazioak partidu ofizialak jokatzeko edo entrenamenduak egiteko zelai horietan ordua eskatzeko eskubidea izango du. Hala, Gipuzkoako hainbat mailatako selekzioek jokatuko dute, beti ere zortzi eguneko aurrerapenarekin eskatzen badute.

Loiolan zelai berria

Datozen urteetan zelai berriak sortzeko beharra ere egongo dela arreikusi dute, eta hitzarmena sinatzerakoan kontutan izan dute. Orain erabilgarri dagoen zelairen bat beste batengatik ordezkatuko dutela ere esan dute.

IRUTXULOKO HITZAk aurreratu zuen bezala, Loiolan zelai berri bat eraikiko dute. Frontoia eta Ur-Kirolak arraun elkartearen eraikinaren artean egingo nahi dute zelai berria.

Bestetik, Martutene eta Herrerako futbol zelaiak beste batzuengatik ordezkatuko dituzte. Martutenekoa Antodegira pasako da, eta Herrerakoaren ordez LauHaizetakoa egingo dute. Hala, lau urteren buruan bi zelai berri egiteko asmoa dute, Loiolakoa eta Lore-Tokikoa, Añorga inguruan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa