Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Donostiarra zazpigarren izan da Santurtziko uretan

Arrauna

Estropada guztian zehar txanda irabazteko lehian ibili ondoren, azken luzean ez diote eutsi erritmoari.

erredakzioa



Donostiarrak zazpigarren postua lortu zuen Santurtziko Udalak antolatutako estropadan. KAE 1 Ligako bosgarren jardunaldian donostiarrek lan ona egin bazuten ere, azken unean ez zuten jakin izan egindako lan txukuna borobiltzen.

Bigarren txandan lehiatu ziren Luis Mari Etxartek zuzentzen dituen mutilak, Ondarroa, Castro B eta Hondarribia B-rekin batera. sailkapenean Donostiarra zortzigarrena da eta helburua aurretik dauden beste hiru traineru hauek sailkapen orokorrean harrapatzea da.

Oso ongi hasi zuten estropada Ander Iriarteren agintepean Donostiarrako mutilek. Hondarribiarekin lehia oso estua izan zuten eta lehenengo ziabogan denbora bera markatu zuten bi traineruek ¬5:18¬. Oso lehia ederra eskaini zuten donostiarrek eta hondarribitarrek lehenengo hiru ziabogetan, biana ez Castro eta ez Ondarroa ez ziren atzean gelditzen.

Laugarren luze madarikatua

Hirugarren ziaboga Hondarribiak hartu zuen lehenengo eta Donostiarrak bost segundora egin zuen maniobra. Hauen atzetik Castro, bi segundora egin zuen. Baina azken luzean, nekeagatik edo, Donostiarrako mutilek ezin izan zioten eutsi Castrok jarritako erritmoari eta Cantabriarrek aurrea hartu zieten. Hirugarrenak iritsi ziren Ondarroaren aurretik.

Bestalde, eta orain arteko estropada guztietan bezala, Jose Luis Kortak zuzentzen duen Kaikuk erraz irabazi zuen estropada. Bigarren izan zen Camargori 12 segundo atera zizkion eta Pasai Donibaneri 18 segundo. Erraz ari dira nagusitzen bizkaitarrak aurtengo denboraldian.

Gaur Castron

Donostiarrak gaur beste aukera bat izango du sailkapenean gora egiteko Castron jokatuko duten estropadan. Eguerdian hasiko da Castroko Bandera.



 


KAE 1 Liga



Santurtziko Bandera

5. jardunaldia.

1. Kaiku 20:10.79

2. Camargo 20:22.06

3. P. Donibane 20:29.18

4. Isuntza 20:34.29

5. Hondarribia B 20:47.37

6. Castro 20:49.96

7. DONOSTIARRA 20:54.43

8. Ondarroa 20:58.75

9. Zierbena 21:00.95

10. Itsasoko Ama 21:08.99

11. Portugalete 21:14.94

12. Busturialdea 21:41.17





 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa