Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Hirian kalitatea 'Q'-z idazten da

Kalitatea

Hiriko bederatzi taberna eta jatetxek jaso dute turismo alorreko kalitatezko jarduna duten ikurra.

Mikel goñi



Turismoaren alorrean «Q» letra erabili behar da kalitate hitza idazteko. Horretan bat datoz, Jaurlaritzaren menpekoak diren Euskalit fundazioa, Basquetour turismo agentzia eta Turismo Sailburuordetza zein Gipuzkoako Ostalaritza elkartea eta kalitatearen «Q» adierazgarria eskuratu berri duten hiriko 9 taberna eta jatetxeak.

Aquariumean bildu ziren atzo kalitatearen «Q»-a jaso zuten Gipuzkoako 14 jatetxe eta tabernetako ordezkariak, ostalarien elkartekoak eta baita Jaurlaritza zein Udalekoak ere. Ekitaldian ostalariek beraien negozioetan erakusgarri izango dituzten plakak jaso zituzten, Euskalitek emanik.

'Q', lan gogorraren emaitza

Turismoaren alorrean kalitatearen ikurra den «Q»-a lortzeko gogor lan egin behar izaten dute ostalariek. Izan ere, adierazgarria eskatu ahal izateko establezimendu turistikoek nazioarteko kalitate neurgailua den araudia bete behar dute. Sistema honek bezeroekiko tratua, sukaldeko segurtasu eta higiene maila altua edota negozioen kudeaketa moduak neurtzen ditu.

Atzoko ekitaldian datorren urtean turismoaren Q-a eskuratzeko bidean dauden hiriko beste bost jatetxe aurkeztu zituzten. Aurten eskuratu dutenei berriz hobetzeko bidean jarraitzeko aholkua egin zieten Jaurlaritzako arduradunek.

 

«Kalitatearen 'Q'-a oso publizitate ona da»

bernardo beltran ð- Bernardo Etxea jatetxea



Kalitatea

Portu kaleko Bernardo Etxeak kalitatearen 'Q'-a jaso du.



Portu kaleko Bernardo Etxeak duela hilabete jarri zuen ikusgai lana kalitatez egiten dutela adierazten duen «Q» ikurra. Jendea erakartzeko balio duela dio Bernardo Beltran arduradunak.

Zer da zuentzat kalitearen ikur hau horman jartzea?

Guretzat oso publizitate ona da. Jendea kaletik doala ikurrari begiratzen dio, eta gainera lan asko egin dugu hori eskuratzeko.

Nolako lana?

Aldaketa handia izan da. Jatetxe gehienek ondo egiten dute lan, baina honetan sartzen zarenean kontrola handiagoa eraman behar duzu, gauzak hozkailuan noiz sartzen dituzun, zein tenperaturatan, eta abar luze bat. Bakarrik ezin izango nuke, baina oso talde ona daukat nire inguruan eta horrela bete dezakegun kalitatearen ikurra eskatzen duenak.

Zuen lan egiteko modua hobetu egin duzue, edo ondo egindakoa agerian utzi duzue?

Aldez aurretik ondo ari ginen, eta orain hobeto. Gainera honek guztiak hobera joko du.

Jaurlaritzako ordezkariak maila altuagoko hurrengo ikurraren bila joateko aholkua eman dizue...

Lehenik eta behin uda nola doan ikusi behar dugu. Hipoteken, eraikuntza eta langabeziaren auzi hori guztia nabaritzen ari baita. Baina, gero bai horren bila joateko beharra dago.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa