Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Kale izenen plaka berriak jartzen hasi dira hirian

Hirigintza

Erdialdekoak eta Loiolako Erriberakoak jarriko dituzte lehenengo, eta bi urteren buruan hiri guztikoak aldatuko dituzte.

estitxu zabala



Urte batzuk pasa dira Udalak hiriko kaleen izenen plakak aldatuko zituela esan zuenetik. Atzo ekitaldi sinboliko baten bidez plaka berriak agerian jarri zituen Odon Elorza alkateak. Askatasun hiribidean jarri dituzte lehen plakak, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Hala, ofizialki hasiera eman zioten plaken aldaketari.

Erdialdeko eta Loiolako Erriberako kaleetako plakak jarriko dituzte lehenengo. Erdialdekoan plaka zaharrengatik ordezkatuko dituzte, baina Loiolako Erriberan oraindik ez dago plakarik, «beharrezkoa da Erriberako plakak jartzea», esan zuen Ana Rivilla bide publikoetako zinegotziak. Erdialdekoak turistengatik aldatuko dituzte lehenengo zinegotziaren esanetan, «beharrezkoa da hirira datozen bisitariek kaleen izenak ikustea. Horiek jartzean segituan hasiko gara auzoetakoekin».

Bi urtetan hiri guztiko plakak aldatu nahi dituzte. Guztira 4.200 plaka inguru jarriko dituzte eraikinetan. Hala ere, lehen baino gehiago izango dira, izan ere, euskaraz eta gazteleraz izen desberdina duten kaleetan bi plaka jarriko dira, bakoitza hizkuntza batean. Bestetik, 800 plaka inguru posteetan jarriko dituzte.

Herritarrek aukeratua

600.000 euro gastatuko ditu Udalak plaka berriak jartzen. Hala ere, gaur egungo plakaren bat mantentzeko asmoa dute. Dauden tokitik kentzeko zailtasunak dauden kasuetan, bertan mantenduko dituzte. Bestetik, balio handiena dutenak hiriaren historiaren parte izateko San Telmo Museora eramango dituzte.

Plaka berrien diseinua donostiarrek aukeratu dute. Interneten hainbat plaken modeloak jarri zituen Udalak, eta herritarrek gustukoen zutena aukeratu zuten. Plaka berriak txuri-urdinak dira eta aluminioz eginak daude. Udaleko armarriak eta orlak 2 mm-tako erliebea dute.

PPk Udal gobernua zoriondu nahi izan du lau urte eta gero azkenean plakak jartzen hasi delako. «Esan duten bezala, bi urteren buruan lan guztiak bukatzea espero dugu», adierazi du Maria Jose Usandizaga PPko zinagotziak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa