
Gero eta gehiago dira Santiago edo Done Jakue bidea zeharkatzen duten pertsonak. Santiagora joateko, baina, bide bat baino gehiago dago, eta ezagunena den 'Bide Frantsesa' hegoalde aldera dagoen arren, 'Iparraldeko' edo 'Kostaldeko' bideak bete-betean harrapatzen du Donostia. Erromesak hirian Ulia edo Ategorrietatik sartu eta Igeldotik barrena Oriorantz pasatzen direla.
Guretik ere pasatzen da Santiago bidea
mikel goñi
Gaurko egunez, hau da uztailaren 25an, ospatzen da Santiago edo Done Jakue eguna. Gurean saintuaren aztarna gutxi bada ere, bere izena duen hirirako bidea Donostiatik pasatzen da.
Ez hori bakarrik, Amara Zaharrean Santiagori dedikaturiko parrokia dago, eta Urbieta kalean dute egoitza Santiago Bidearen Langunek. Elkarte honetako kideek zaintzen dute Antiguako Jakintza ikastolan, uda partean, antolatzen duten aterpea. Bertan 40 lagun inguruk eman dezakete gaua. «Uztailaren 15an ireki genuen eta abuztuaren bukera arte egongo gara hemen», argitu du Pilar Echechipia boluntarioak.
Erromes karneta
Santiago Bidearen Langunen Urbieta kaleko lokalean astean hirutan banatzen dituzte kredentzialak. Bi neska gazte iritsi dira hauen eske, eta fitxa betetzen duten artean Maria Jesus Buenetxeak elkarteko kideak azaltzen du kredentzialen balioa.
Liburuxka horretan erromesa izandako tokietako zigiluak jartzen dira. «Modu honetan, gutxi gora behera zein den erromes eta zein den turista ezberdin dezakegu», zehaztu du Jakintzan dagoen Echechipiak.
Irun, Donostia, Orio...
Kostako bidea da Donostiatik pasatzen dena. Gure hiria da kasu honetan Irunen hasten den etaparen helmuga. Hirira bi tokitatik sartzen da Santiago bidea. Lehen aukera, biderik errazena eskaintzen duena, alegia, Ategorrietatik behera barneratzen da. Bigarren aukerak, berriz, ahalegin haundiagoa eskatzen du, baina bistarako gozagarriagoa da ere. Kasu honetan Zilarrezko itsasargitik gora eta Uliaren gailurretik doan bidea jarraituz Grosera jaitsi arte.
Turismo bulegoetan aurkitu daitezken eskuorriek Bulebarrean ezartzen dute helmuga. Hala baina, erromesentzat doakoa den Jakintza ikastolako aterpea da benetako bukaera.
Goizeko zortzietan altxa behar izaten dute erromesek eta Jakintzako gimnasioan lo egiten dutenek Orioko bidea hartzeko Igeldo aldera jotzea besterik ez daukate.
Erlijioa, izpiritua, kultura...
Goiz erdia da eta Igeldoren magalean dagoen Erregene ingurura iristen ari dira Michaela Egger eta Matt McGairy. Irundik irten ziren aurreko egunean, baina berandu iritsi ziren Donostiara eta Parte Zaharreko pentsio batean eman dute gaua. Hala ere, erromes kredentzialak Irunen jaso zituzten, eta Orion erabilgarri izango zaizkiela espero dute.
«Gobernuz Kanpoko Elkarte batean lan egiten dugu Afganistanen, eta oporretan itsasoa ikusteko gogoa geneukan» azaldu du McGairy Kostaldeko bidea aukeratzeko arrazoiaz galdetuta.
Done Jakue bidea egiteko zioaz, berriz, «erlijiosoa baino espirituala esango nuke nik» azaldu du erdi barrezka Eggerrek. Eta hala da, Buenetxearen hitzetan, «norberak bere zergatiak ditu, kulturalak, erlijiosoak eta baita ispiritualak ere».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.