Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Errauste plantaren lehen pausoak ematea onartu du Udalak

Zaborrak

Ezker Batua Aralar koalizioak eta PPk aurka bozkatu dute, hala ere proiektuak beharrezko botuak lortu ditu.

e.z.



Atzoko Udaltzabatzarrean Zubietan Errauskailua egitea onartu zuten. Ezker Batua eta Aralarrek osatutako koalizioak eta PPk ezezko botoa eman zuten. Gainerako alderdiek proiektuaren alde egin zuten, eta gehiengoa lortu zuten.

Proiektuak ukituko dituen lurrak gutxiago mugitzeko irtenbidea aurkitu dutela esan zuen Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak. Plataforma egiteko hasiera batean kalkulatutakoa baino heren bat gutxiago mugituko dituzte lurrak Letamendiaren esanetan.

PP arduragabetzat jo dute

Errauskailuarentzat toki egokiena Landarbaso dela uste dute PPkoek, horregatik eman zuten ezezko botoa. Kontu horretan PPren jarrera guztiz arduragabea izan dela esan zuen Denis Itxaso ingurumen zinegotziak. EAJko Xabier Ezeizabarrenaren hitzetan PP proiektuaren alde eta aurka ibili da denbora guztian. Javier Urbistondo PPko zinegotziak alderdiaren jarrera azaldu zuen. PPk beti jarrera bera izan duela esan zuen. «Errauskailua Landarbason nahi dugu, baina hori bozkatu genuenean beste baldintza batzuk onartu behar genituen baiezkoarekin».

Duñike Agirrezabalaga EB Aralar koalizioko bozeramaileak azaldu zuen beraiek beti egin dutela proiektuaren aurka. «Zubietan errauskalurik ez». Bere ustez, «EAJk proiektuaren alde egiten du eta gero kalteak zuhaitzekin estali nahi izan ditu».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa