Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Istorio gordinak Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian

Zinemaldia

Michael Winterbottom hirugarren aldiz izango da Zinemaldian; 'Genova' drama aurkeztuko du.

erredakzioa



Michael Winterbottom ingelesa, Hirokazu Kore-eda japoniarra, Samira Makhmalbaf iraniarra, Yesmin Ustaoglu turkiarra eta Javier Fesser eta Belen Macias espaniarrak aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko dira, Zinemaldiak jakitera eman duenez . Zuzendariok aurretik iragarritako Daniel Burman, Christophe Honore, Kim Ki-duk eta eta Jaime Rosalesekin lehiatuko dira Urrezko Maskorra etxeratzeko.

Genova (Michael Winterbottom). Hirugarren aldiz etorriko da Zinemaldira Michael Winterbottom. 2004an Nine Songs aurkeztu zuen eta 2005ean A Cook and Bull Story ekarri zuen. Winterbottomen beste bi film Gailurren atalean pantailaratu dituzte 24 Hour Party People (2002) eta Code 46 (2003). Genova filma izen bereko hirian girotuta dago, eta aita batek eta bere bi alabek amaren heriotzari nola egiten dioten aurre kontatzen du. Colin Firth aktoreak jokatzen du rol nagusia.

Camino (Javier Fesser). Hainbat osagai nahasi ditu Fesserrek Camino pelikulan: familiako drama, kontakizun magikoak eta erlijioarekiko debozioa. 11 urteko neskato bat da protagonista. Nerea Camacho, Carmen Elias, Mariano Venancio eta Manuela Velles aktoreek jokatzen dituzte film honetako rol nagusiak. El Milagro de P. Tinto (1998) eta La gran aventura de Mortadelo y Filemon (2003) dira Fesserrek aurretik egindako lanetako batzuk.

Aruitemo, Aruitemo (Hirokazu Kore-eda). Drama familiarra irudikatu du Hirokazu Kore-eda japoniarrak. Familia bateko kideak elkartuko dira, semeetako baten heriotzaren hamabosgarren urteurrenean. Betiko etxera bueltatuko dira eta amak betiko otordua prestatuko die, baina urteen poderioz bakoitzak izandako aldaketak agerian ez gelditzea saihestezina izang da. Oroitzapenak, frustrazioa ... Sentipen azaleratuko dira.

Two-Legged Horse (Samira Makhmalbaf). Sakrifizioa eta maitasuna partekatzen dituzten bi pertsonaiaren istorioa ekarriko du Makhmalbaf iraniarrak. Filma Afganistanen grabatu zuten 2007an eta lanean ari zirela sei zauritu izan ziren atentatu baten ondorioz.

Pandora´x Box (Yesim Ustaoglu). Istanbulen galduko den amona baten inguruko filma da Pandora´s Box. Familia harremanetan murgildu da Yesim Ustaoglu turkiarra. Laugarren filma du Ustaogluk. Beste bi filmerekin ¬Gunese Yolciluk eta Bulutlari Bekleren¬ sari ugari jaso ditu Turkiako zinema zuzendariak.

El patio de mi carcel (Belen Macias). Candela Peña, Blanca Portillo, Veronica Etxegi, Ana Wagener eta Patricia Reyes preso dauden bost emakumeren larruan ari dira . Antzerki taldea sortuko dute kartzelako egonaldia samurtzeko. Maciasen lehen film luzea da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Musika

Overload
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa