Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Bobby McFerrin zuzendari eta izar

Kontzertua

Lou Reed ordezkatzera etorri zen Bobby McFerrin eta bere emanaldiak ikusmin handia sortu zuen.

nerea lizarralde



Azken momentuan lotutako emanaldia izan da eta Jazzaldian ikusmin gehien piztu duena. Bobby McFerrin eta Donostiako Orfeoiaren kontzertua. Ostegunean Orfeoiaren egoitzan entsegu txiki bat egin ondoren atzo Zurriola hondartzan jendaurrean musika klasikoa, jazz eta eta Afrikako erritmoekin inprobisatutako saioa eskaini zuten.

Ahotsaren akrobatatzat dute Bobby McFerrin. Abeslari izateaz gain, orkestra zuzendaritza ikasketak egin ditu. 40 urte bete zituenean San Francisco-ko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen eta harrez gero munduko hainbat orkestrekin lan egin du: «Ustekabean hasi nintzen zuzendari lanean. Nire urtebetetzea ospatzeko modu polita iruditu zitzaidan eta esperientzia hura asko gustatu zitzaidan. Oso gustura sentitu nintzen», azaldu zuen McFerrinek.

Nazioarteko izar bihurtu zuen Don´t Worry Be Happy abesti ezagunaz nazkatuta dagoen galdetu zion kazetari batek baina McFerrinek ezetz esan zuen: «20 urteetan ez dut abesti hori sekula jo zuzenean. Osorik ez, behintzat. Kantuaren doinu batzuk eta beste pieza batzuekin tartekatuta, beharbada bai».

McFerrin Keith Jarretten kontzertuan izan zen eta pianojoleak publikoa isilik egoteko duen apeta geroz eta hobeto ulertzen duela esan du: «Entzutea desagertzen ari den artea da. Ez diogu ez geure buruari ez gure ingurukoei entzuten. Zuzenean ari naizenean jendeak nire musika entzutea gustatzen zait. Musikaren alderdi espirituala ere galtzen ari da eta pena izugarria da».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Zimarros
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-12

Musika

Overload
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa