Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Sagardo Eguna izango da bihar Euskal Jaietako ekimen nagusia

Euskal Jaiak

50 postutan 10.000 sagardo litro banatuko dituzte eta txorizoa, bakailu tortila eta gazta ere egongo dira.

erredakzioa



Sagardoaren txinparta, neurrian, aparta! da aurtengo sagardo festaren leloa. XXIII. Sagardo Eguna ospatuko da, Euskal Jaien barruan ekitaldi jendetsuenetakoa. Guztiek egun atsegina izatea nahi dute antolatzaileek, baina neurriz edateko aholkatu dute, «ez da mozkortzeko egun bat. Sagardoa gozatuz dastatu behar da», aipatu du Arantxa Eguzkiza sagardogile elkarteko presidenteak. 6.000 edalontzi inguru salduko dituzte, 50 sagardogilek izango dituzte postuak arkupetan eta 10.000 sagardo litro inguru banatuko dituzte.

11:00etan hasiko da dastaketa, baina ohikoa baino ordu laurden lehenago bukatuko da, 13:45ean. Hala, antolatzaileek guztia jasotzeko denbora gehiago izango dute. Sagardoa dastatzeaz gain, txorizo egosia, bakailu tortila eta gazta dastatzeko aukera egongo da. Bestetik, Estanga anai arreba trikitilariek, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek, eta Mikel Ugarteren txalapartariak girotuko dute festa.

Edalontziarekin informazioa

Urtero bezala, 13:00etan dastaketa etengo dute eta omenaldiari ekingo diote. 65 urte bete dituzten, hau da, erretiroa hartzeko adinera iristen dituzten sagardogileak omenduko dituzte ohiturari jarraituz eta aurten bost izango dira omenduak: Igeldoko Jose Cruz Kalonje, Hernaniko Itxas-Buruko Ascensio Intxauspe, Zeraingo Otatzako Ramoni Lopetegi, Astigarragako Mendizabal sagardotegiko Juan Mendizabal, eta Oiartzungo Aristizabalgo Lurdes Portugal.

Konstituzio plazan aurtengo leloa duten kartelak jarriko dituzte, eta, hiru euroren truke, basoa erostean sagardoaren inguruko eskuorri informatiboa banatuko dute. Botilako sagardoa nola zaindu, nola zerbitzatu eta nola dastatu behar den azaltzen du orriak. Gomendioen arabera, sagardoa fresko edan behar da eta zurrutada batez edango den sagardo kopurua soilik zerbitzatu behar da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa