Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Joan Mari Irigoienek 'Orbetarrak' trilogiaren lehen alea aurkeztu du

Literatura

'Bestea da mundua' eleberrian Orbetarren hastapenak kontatu ditu.

nerea lizarralde



Idazle altzatarrak Lur bat haratago argitaratu zuenean marka hautsi zuen, euskal eleberririk luzeena idatzi baitzuen. Orain beste proiektu aski zabal batean dago murgilduta, Orbetarrak. Trilogia izango denaren lehenengo alea aurkeztu zuen atzo, Bestea da mundua.

«Isilik irauteko eskubidea nuela pentsatzen nuen, esan behar nuen guztia kontatu nuela uste nuelako... Ez nabil marka bat hautsi nahian, gauza da liburu bakoitzak bere planteamendua eskatzen duela eta badira urte batzuk Dostoievskiren Krimen eta zigorra obra buruan nuela. Bera izan zen nire lehen psikologia irakaslea. Gutxik ezagutzen dituzte hark bezala arimaren ezkutalekuak. Nobela hau, izatez, oso motza da. Tarteka eszenak izoztu eta introspekzioa egiten dut», azaldu du Irigoienek.

Bizitzaz, heriotzaz, jainkoaz, ateismoaz... guztiaz hitz egin nahi du idazle altzatarrak: «Familia bat aukeratu nuen, Nazario eta Reginarena. Lau seme-alaba izango dituzte eta bosgarren bat ere izango da, bigarren alean agertuko dena. Munstro bat izango da. Sinbolikoa da erabat, pertsonaiek nola erreakzionatzen duten interesatzen zitzaidan».

Protagonistak, Nazario Orbe eta Regina Aldasoro

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Haren emazteak, Reginak, gaztelaniaz ez jakitetik Madrilgo Villalvako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izatera iristea lortuko du. Lehenengo liburuaren tituluaren esanahia argitu du Irigoienek: «Pentsa nolakoa zen XIX. mende bukaerako bizimodua Gipuzkoako herrietan. Urrutiko intxaurrak hamabost, bertara joan eta bost euskal esaera zaharra islatzen du. Regina harrituta geratuko da markesen bizimoduarekin eta Nazario berriz, baserrian egotera ohituta dago eta bat-batean fabrikak ezagutuko ditu. Mundu txiki eta euskaldunean bizi dira eta ustez mundu ederrago bat ezagutu dutela dirudi».

Jainkoaren begiaren ikuspuntutik

Jainkoaren begiaren ikuspuntua hartu duela eta hau hain zuzen eleberriaren berezitasun nagusia dela azaldu du Joan Mari Irigoienek: «Jainkoaren ikuspuntua neure egiten saiatu naiz hein batean, horrela pertsonaia bakoitzaren informazioa jaso nezakeen. Erlijioak garrantzi handia du liburu honetan. Zergatik? Euskal Herrian garai hartako familia askotan eliza eta jainkoa erdigunea zirelako. Abiapuntua hori bada ere beste errealitate batzuk ere islatu nahi izan ditut eta hori seme alabengan ikusten da. Batzuk modu tradizionalean jainkoarengan sinisten jarraituko dute, beste batzuk interpretazio desberdinak aurkituko dituzte eta beste bat ateoa izango da».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa