Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

«Elkarrizketaren bidez ezin da lorpen politikorik ahalbidetu»

Bi hitzetan ð- joseba ariznabarreta. (Idazlea)

maitane aldanondo

Gaur egungo egoera politikoak eskatzen dituen erantzuei buruz mintzatuko da Joseba Ariznabarreta Koldo Mitxelena Kulturunean astelehenean, 19:00etan, Orreaga elkarteak antolatu duen hitzaldian. Gai honen inguruko bere hausnarketa biltzen duen Pueblo y poder liburua izango du hizketaldiaren oinarri.

Zein tesi defendatzen duzu liburuan?

Gure egoera aldatzeko, hobetzeko edo askatasuna lortzeko politika beharrezkoa dela uste dut, baina, aldi berean, politika zeri buruzkoa den ulertzea ere oso garrantzitsua da. Herri honetan hori gaizki uletzen dela uste dut. Hemen egiten den politika gehiago da arerioaren aldekoa gure aldekoa baino.

Zeri buruzkoa da politika?

Politika dena da. Bada maila espontaneo bat gure hizkuntzaren, identitatearen eta ohituraren alde adierazten dena; baina maila kualifikatago bat ere behar da. Klase politiko-intelektualak eman behar dio maila hori, eta hau da falta zaiguna. Herriaren indarrak badaude, baina politika mailara edo maila estrategikora eramateko gai den klase politikoa falta da. Ez dakit gai ez diren edo ez dakiten, eta hori ordaintzen ari gara.

Zer da herria?

Nire esperientzia propiotik eratorri dudan definizioa da. Ni saiatu naiz ni izaten, nire ahalmenak aurrera eramaten, eta beti beste herri batek jartzen dizkidan oztopo izugarriak aurkitu ditut. Nire alde dagoena beste herri bat da. Herria ezin da definitu, seinalatu egin behar da. Beste herri eta pertsona guztien aurrean bere izatea markatzen duen boterea da ezaugarri nagusi a. Bere alde egiten duen borroka eta duen boterearea da bereizgarria.

Eta boterea?

Pertsona batek bizitzeko duen ahalmena bezala, herri batek izateko duen ahalmen horri esango genioke. Boterea eta ahalmena gauza bera lirateke.

Zein harreman dago politika eta biolentziaren artean?

Nik biolentzia zentzu sinplean ulertzen dut, biolentzia fisikoa, denok jasaten eta egiten duguna. Horrek eragin izugarria du gure harreman guztietan, eta noski, politikan ere. Horregatik diot liburuan politika gerrarekin lotuta dagoela. Politika ez da gerra eta politikaria ez da militarra, baina politikaren eta botere guztien oinarrian beti biolentzia dago. Instituzionalizatzeak biolentziaren lorpenak mantentzea edo jarraitzea eragiten du. Biolentziarik gabeko politika ulertezina da. Horren kontra jartzen da elkarrizketa, baina horren bidez ezin dira lorpen politikoak ahalbidetu.

Biolentzia ezinbestekoa da, beraz.

Beti biolentzia fisikoa behar da. Arazoa da zein motako biolentzia. Gure arerioa non dagoen, zein motako armak dituen, zein arlotan den boteretsu edo ahul jakin behar dugu. Gure ahalbide eta errekurtsoak ere ezagutu behar ditugu, borroka non, noiz eta zein bide erabiliz egin erabakitzeko. Hori da politikariaren lana, eta hori da herri honetan falta zaiguna. Ez dakigu ditugun errekurtsoak eta biolentzia nola eta non erabili. Edo are okerrago, askok eta askok uste du biolentzia ez dela beharrezkoa; politika eta biolentzia aurrez aurre dauden bi gauza direla, biak lotzea beharrezkoa dela konturatu gabe.

Nola berreraiki daiteke arrazonamendu politikoa?

Liburuan argitzen saiatu naiz boterea botere politikoaz gain botere ideologikoa ere badela. Marxek zioen bezala, «garai bateko ideia dominanteak agintzen duenaren ideiak dira». Gu neurri handi batean engainatuta gaude. Horrenbeste mendetan zapalduta egonik ez da arraroa herriak gure kontrakoak diren arerioaren ideiak kopiatzea. Rousseauk zioen herriak ezin direla korruptu bihurtu, baina atzipetu daitezkeela. Eta engainatuta dagoen neurrian bere askatasuna ezinezkoa bilakatzen da.

Zer egiten da horren aurrean?

Iruzurraz konturatzeko gai diren pertsona guztien eragina behar da, herria okerretik atera eta askatzeko behar duen mentalitatea emateko. Jende asko ari da ideia horiek mantentzen, ez arerioa bakarrik, gure artekoak direla dioten asko ere. Zerbait esateko gai garen guztiak egia zabaltzen saiatu behar gara. Nik liburu bat idatzi dut, baina bakoitzak dituen medioak erabiliz horren alde egin behar du. Egoera ere behar da, garrantzia handia du eta ez da aurreikusten erraza, baina bitartean ezin gara besoak gurutzaturik egon.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa