
Hiriko ostalariek eta merkatariek euskara erabili dezaten, baliabideak eta erraztasunak eskainiko ditu Euskararen udal Patronatuak hiru zati izango dituen kanpainan.
Hiriko dendetan euskaraz egiteko
ion lopez
Euskararen Udal Patronatuak informazio eta sentsibilizazio kanpaina jarri du abian hiriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan hizkuntza honen presentzia gehitzeko helburuarekin.
Azken hilabeteotan patrotanuak zenbait neurri jarri ditu abain hiriko merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko.
Hiru zatitan dago banatuta informazio eta sentsibilizazio kanpaina hau. Aste honetan egingo den lehen bidalketan, euskarak hirian duen garrantzia azpimarratzeko zenbait datu emango dituzte alde batetik. Bestetik, patronatuak bultzatutako euskara ikastaroetan parte hartu duten merkatarien berri emango zaie ¬aurten 132¬, eta azkenik, www.merkatari.net webgunean menuak euskaratzeko itzultzaileak izan dituen kontsulten kopurua ¬1.500¬ hilabetero azalduko zaie.
Dekretuaren berri
Bigarren bidalketa batean Jaurlaritzak onartutako kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen berri emango zaie. Denda handiei zuzentzen zaie dekretua. Hau da, 400 m
Kartelak, argitalpenak...
Hirugarren bidalketa urte hasieran egingo dute eta elikagai, arropa denda, drogeria zein lurringintza eta ostalaritza establezimenduetako langileek erabilgarri izango duten esamoldeen zerrendak eta etiketak, kartelak edo prezioak jartzeko euskarriak banatuko dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.