Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Hiriko dendentzako erakusleiho lehiaketa

Merkataritza

Nahi duten denda guztiek eman dezakete izena; 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko sari bana emango dituzte.

erredakzioa



Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, Altzako Auzoa elkartea, Erdialdeko Centro-Erdi eta Parte Zaharreko Zaharrean elkarteak bere baitan biltzen dituen SShops-Donostiak erakusleiho lehiaketa antolatu du Gabonetarako.

Lehiaketan parte hartu nahi duten dendek abenduaren 5a baino lehen eman behar dute izena 943 502022/23 telefonoetan edo e-maila bidali behar dute gatcdonostia@gmail.com helbidera.

Erakusleiho politena jartzen duenak 3.000 euroko diru saria eskuratuko du, bigarrenak 2.000 euro eta hirugarrenak 1.000 euro. Horretaz gain, sari banaketara doazenen artean bi ordenagailu eramangarri zozketatuko dituzte.

Kaleko argien ordez

Duela pare bat aste Udalak jakitera eman zuenez, aurten aurreko urteetan baino argi gutxiago jarriko dituzte Gabonetan hiriko kaleetan energia aurrezteko, eta horrek sortuko duen hutsunea bete nahian antolatu dute erakusleiho lehiaketa. «Era honetan, merkatarien parte hartzea aktiboagoa da, aberasgarriagoa eta sorkuntza ere handiagoa da. Horrek guztiak Gabon giro dinamikoa eta originala sortuko du».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa