Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Kontuak argi eta garbi, faborez

Loretopetik

Mikel Iturria

Blogaria

Gasteizko Parlamentuan iraileko bigarren aste bukaeran Politika 2.0 jardunaldietan herritar blogariak eta politikari blogariak bildu ziren, batez ere. Ni ez nintzen bertan egon, baina nahi duenak topatuko du sarean Politika 2.0 honen arrastoa.

Badakizue azken bolada honetan dena dela 2.0 ¬bi puntu zero¬. Politikarekin ari dira orain, Obamak markatutako bideari jarraikiz. Uxue Apaolazak zioen, penatuta, amaitu dela fikzioa eta berriro errealitatea gailenduko dela AEBetako hauteskundeen ondoren.

Euskal politikariak lehendik ibiltzen ziren Interneten, eta ikusiko dugu zer egiteko gai diren. Euskal Herria osoan ez, baina Euskadin ¬EAEn¬ ere hauteskundeak izango baititugu martxoan. Jada une barregarria bizitzeko parada eskaini digu, Donostian bertan, Basagoitiren pop politikak: inoiz egon gabea naiz jendea horrela mugitzen den pop kontzertu batean.

Estatu Batuetan sei hilabete pasa zituen lagun batek bueltan esandakoa dut buruan itsatsita azken aste hauetan. Lagunak kontatu zidan Utah-ko gobernadorea ¬Utah-koa zela uste dut¬ Txinara joan zela udaberrian. Bertako prentsak argitaratu omen zuen bisita horretan gobernadoreak gastatu zuena, xehetasun osoz. Era berean, gobernadoreak besapean ekarri zituen kontratuak ere zerrendatu ei zituen. Gauzak horrela, erraza zen batuketak eta kenketak egitea. Kasu honetan, bisita defizitarioa izan zen eta horrela agertu zen iritzi publikoaren aurrean.

Balorazio kuantitatiboa ez da egin beharreko ebaluaketa bakarra, baina eskertzekoak lirateke antzeko adibideak hemen. Horregatik, gustura irakurri nuen urrian hemengo periodiko batean hamalau lagunez osaturiko Gasteizko udal delegazioa joatekoa zela Japoniara kultur eraikinak ikustera. Ez dut bisitaren kostua zehatz-mehatz gogoratzen, baina 50.000 eurotik gorakoa zen.

Eusko Jaurlaritzako goi karguak ere ibiltzen dira jotafuego munduan zehar. Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan, Joku Paralinpiarretan hamabost egun baino gehiago pasako zituztela Beijingen aipatu zuen Jaurlaritzako ordezkaritzaren buruak irailaren hasieran. Ondo da Joku horietan egotea, baita Joku Olinpiarretan ere, baina hainbeste denbora pasa behar da atzerrian?

Krisia ate joka dagoen garai honetan, Donostiako zenbait politikarik, alkatea buru, soldata %3 murriztuko dutela iragarri berri dute. Lau haizetara zabaldu da jada albistea, baina sindikatuak agertu dira esanaz gauzak ez direla hain sinpleak. ERNEk, adibidez, salatu du alkateak erabiliko duen auto berri garestia garaje batean dagoela hautsa pilatzen, aurkezteko une egokiaren zain.

Bi puntu zero edo zero puntu bi, lagunok, berdin du: izan gaitezen zorrotzak.

Copyleft. www.eibar.org/blogak/iturri

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa