
Foru Aldundiak eta DIPCk akordioa berritu dute
IKERKUNTZA Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia International Physics Center Fundazioak Fellows Gipuzkoa programaren finantzaketarako konbernioa berritu zuen atzo. Fundazioak zientzialariak berreskuratzeko abian jarri duen Fellows proiektuak, bere ikerlana atzerrian egiten duten eta Euskal Herrian lan egitera itzuli nahi duten ikerlari gazteei bost urterainoko lan kontratua eskaintzen die. Bestalde, bere ondasunak Fundazioari eman zizkion Josebe Olarraren omenez Fellow berri bat martxan jarri eta hitzaldi aretoari bere izena emango diotela ere ezagutzera eman zuten DIPCko arduradunek
Aurten ere sei Michelin izar hirian
SUKALDARITZA Hiriko Akelarre zein Arzak eta Martin Berasategi donostiarraren Lasarteko jatetxeek hiru izarrak mantentzen dituzte, baita Mugaritzek bere biak ere. Hala ezagutzera eman zuten atzo 2009. urteko Espainiako eta Portugalgo Michelin Gidaren aurkezpenean. Hilario Arbelaitz sukaldariak Oiartzunen duen Zuberoa jatetxeak zituen bi Michelin izarretako bat galdu du.
Minutu erdian
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.