Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Lorategi iragankorrak Zurriolan izango dira

Elkartasuna

Udaleko Giza Eskubideen Sailak antolatuta, bost ikastetxeetako haurrek egingo dituzte larunbatean.

i. lopez



Lorategi iragankorrak egin eta ikusteko hirugarren aukera izango da larunbat honetan Zurriola hondatzan. Loiolako Erriberan etorkizunean Udal Gobernuak egin nahi duen Memoriaren Lorategiaren inguruan sentsibilizazioa lantzea da Giza Eskubideen sailaren helburua.

Zenbait hilabeteetan zehar beren ikastetxeetan landu dituzten proiektuak jendaurrean erakusteko txanda iritsiko zaie 12 eta 15 urte bitarteko gazteei. Iñigo Segurola paisajistarekin landu dituzte proiektuak hilabete hauetan eta larunbatean erakutsiko dituzte.

Goizeko hamaiketan hasiko dira Zurriola parean, hondartzan, lorategi galkor hauek jartzen. Proiektu bakoitzak, informazio panel batzuk izango ditu esanahia azaltzeko.

Haurren Nazioarteko Eguna

Gaur Haurren Nazioarteko Eguna da, baina Udalak larunbatean ospatuko du Egiako haurtxokoan.

16:30etatik aurrera, ekitaldi berzia egingo dute gazteenentzat. Informazioa emango diete lehenik, baina ondoren, Xalto ta Korri pailazoek ikuskizuna emango dute eta txokolate jana izango dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa