Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Alokairua sustatzeagatik diru laguntzak jasoko ditu Udalak

Hirigintza

Alokairuan babestutako etxebizitzak sustatzeagatik diru laguntzak emango dizkio Eusko Jaurlaritzak.

ion lopez



Babestutako alokairuzko etxebizitzak eta apartamentuak sustatzeagatik diru laguntzak jasoko dituela Udalak azaldu zuen Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak. Eusko Jaurlaritzaren agindu berria publikatu zen atzo instituzio honen aldizkari ofizialean eta atzo bertan Donostiako Etxegintza udal elkarteak bilera egin zuen diru laguntza hauek gaur bertan eskatzeko.

Letamendia pozik azaldu zen atzo komunikabideen aurrera. «Etxegintzaren bilera pozgarri eta laburrenetakoa izan da gaurkoa. Aho batez onartu dugu duela zazpi urtetik eskatzen ari ginen diru laguntza hauek eskatzeko tramiteak egitea».

Euskal Autonomia Erkidegoan gazte eta zaharrentzako apartamentuak eta babes ofizialeko alokairuzko etxebizitzak sustatzen dituen udal bakarra dela Donostiakoa esan zuen Letamendiak. «Zazpi urte pasatu ditugu laguntza hauek eskatzen Madrazo sailburuari. Berandu, baina iritsi dira azkenik. Alokairua gutxien laguntzen zuen erkidego autonomoa izatetik, gehien laguntzen dutenen artean jartzera pasatu da EAE, eta Donostiak horren erru handia du».

Kiebra saihesteko laguntzak

Zinegotziak adierazi zuenez, Udalak duen babestutako alokairu politia «jasanezina» zen Udaleko diru-sarrerentzat eta laguntza hauek «Udalaren kiebra» saihesten lagunduko dutela esan zuen.

Diru laguntza hauek jartzeak aldaketak eragingo ditu Udalak abian duen lan batean. Marrutxipin zaharrentzat egiten hasi diren apartamentuak alokairuzkoak izango dira laguntza hauei esker.

Iza eta Baratzategiko gazteen apartamentuetako alokairua ere jaitsi egingo dutela iragarri zuen zinegotziak. «Laguntzak jaso ditugunez, 240 eurotik 200 euro ordaintzera pasatuko dira bertan bizitzen ari diren gazteak».

Zozketa «historikoa»

Otsaila aldera, Udalak inoiz egin duen etxebizitzen zozketa handiena egingo duela iragarri zuen. Guztira 741 etxebizitza. Horietatik 589 babestutakoak eta 152 apartamentu izango dira zotz egingo dituztenak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa