Musika eta zinema, eskutik Dock of The Bay erakustaldian
Zinema
Zine dokumental eta musikatuaren bigarren edizioa egingo dute azaroaren 29an eta 30ean Antzoki Zaharrean.
ERREDAKZIOA
AEBetako 80ko hamarkadako hardcorea, Bebo Valdes, musika beltzaren fabrika izandako Motowna, Vinicius de Moraes, Joy Division, James Brown, hautsak harrotu zituen The Rolling Stonesen 69ko bira, flamenkoa eta rocka... Dock of the Bay erakustaldia dokumentalaren generoaz baliatu da musikaren historia garaikidearen pasarte esanguratsuenak kontatzeko. Iaz jaio zen Zine Dokumental eta Musikatuaren erakustaldia eta hainbat musikazaleren txaloak eta onespena jaso zuen.
Antzoki Zaharrean azaroaren 29an, larunbata, eta 30ean, igandea, proiekzio garrantzitsuenak izango dira.
Fnacen dagoeneko, erakustaldi honen harira hainbat jarduera prestatu dituzte. Bihar, Karatekas taldearen kontzertua izango da; hurrengo astelehenean, berriz, Joe Strummer-i buruzko dokumentala emango dute; eta asteartean, Brian Wilsonen ingurukoa. Bestalde, azaroaren 28an, ostirala, inaugurazio festa izango da Bukowskin, Buenawista kolektiboko Djekin.
Antzoki zaharra: EGITARAUA
Azaroaren 29an. Old Man Bebo (17:00etan),
Joy Division (19:15ean),
American Hard Core (21:00etan) eta
Standing In The Shadows of Motown (22:45ean).
Azaroaren 30ean. Dame Veneno (17:00etan),
Vinicius (18:15),
The Rolling Stones, Gimme Shelter (20:30) eta
The Night James Brown Saved Boston (22:15ean).