Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Sexu bortizkeriari stop esateko

Jardunaldiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25ean.

i. lopez



Azaroaren 25ean izango da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko eguna eta horren inguruan Udaleko Berdintasun Sailak egitaraua antolatu du. Zenbait erakunderekin batera antolatu du Udalak egitaraua: Amnesty International, Garaipen, EHU, Garraldi Donostiako Koordinadora Feminista eta SOS Balkanesekin. Ainhoa Beola zinegotziak azaldu zuenez, krisi garaietan bizi izaten den «indarkeri ekonomikoa» saihestea da aurtengo ekitaldien asmoa. «Indarkeria mota hau emakumeek gehiago pairatzen dutela demostratuta dago, hortaz, hau ezabatzea izan behar da gure helburua» azaldu zuen Beolak.

Azaroaren 17an izan zen lehenengo ekitaldia eta 28ra arte, hitzaldiak izango dira emakumeek jasaten duten indarkeriaren inguruan. Honez gain, 24ean Kalean uso, etxean otso antzezlana eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan.

Hiriko etxebizitza eta denda guztietara puntu morea duen kartela bidaliko dute Udalaren ordezkariek, eta azaroaren 25ean etxeko leihoetan eta dendetako eskaparateetan jartzeko deia egin dute.

Bosniako emakumeak, hirian

Sarajevoko (Bosnia-Herzegovina) Zena Zrtava Rata elkarteko bi ordezkari izango dira Donostiako jardunaldi hauetan. Emakume hauek Bosniako gudan bortxatuak izan ziren eta elkarte hau sortu dute beraien eskubideak babestu ahal izateko. Elkarteko emakumeek hitzaldiak emango dituzte azaroaren 24 eta 27an.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa