Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko urtarrilak 8, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Onkologikoan etxebizitzak egiteko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Kutxak

Hirigintza

Lursail hori birkalifikatzearen truke, Kutxak 175.000 euro emango dizkio Victoria Eugenia Antzokiari.

ion lopez



Onkologikoaren eraikin zaharrean etxebizitzak egin ahal izateko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Kutxak. Odon Elorza alkateak eta Xabier Iturbe Kutxako presidenteak Hiriko Plan Orokorra aldatzea behartuko duen hitzarmena sinatu zuten atzo. Onkologiko zaharraren lursailak 12.990 metro karratu ditu.

Kutxak etxebizitzak egitearen truke, zenbait konpromiso hartu ditu. Besteak beste, Victoria Eugenia Antzokiaren programazioa indartzeko 175.000 euro emango ditu urtero. «Neurri hau dela eta, Victoria Eugeniako eta beste zenbait antzokietako sarrerak ez ditugu igo behar izango, eta agian zenbait kasutan jaitsi ahal izango ditugu», esan zuen Odon Elorza alkateak.

Bestalde, Kutxak Lau Haizetako Merkear modulutik 62.074 metro karratuko lursaila emango dio, bertan gaur egungo Herrerako futbol zelaiaren ordezkoa izango dena eraikitzeko. «Gaurkoa oso egun pozgarria da guretzat. Onkologikoa hirian asko maite den erakundea da eta hemendik aurrera are eta eraginkorragoa izango da Donostia Ospitalearen alboan eraikitzen ari diren eraikin berri eta modernoan», azaldu zuen Elorzak.

Fusioa «egingo da»

Xabier Iturbek azaldu zuenez, onkologikoaren eraikin berria 2009ko urtarrilean inauguratuko dute ziurrenik. «Urtarrilerako prest egongo dela uste dut».

Kutxa eta BBKren arteko fusioari buruz galdetuta, 28an egingo den batzarrean «fusioa onartu egingo dela» esan zuen Iturbek. «Azkarregi goazela diotenei esango nieke, munduak hartu duen erritmoarekin alderatuta, oso mantso goazela. Beharrezkoa da fusioa egitea».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa