Adopzioaren inguruko hitzaldia, Intxaurrondon
Hitzaldia
Ume Alaia elkarteak haur adoptatuen beharrei buruzko hitzaldia emango du gaur, 17:30ean.
ERREDAKZIOA
Ume Alaia adopzio familien elkarteak adopzioaren inguruan prestatu ohi dituen hitzaldietako bat antolatu du gaurko. Intxaurrondoko Txara I eraikineko aretoan Javier Mugica psikologoak emango duen
Adopzio-familien eta haur adoptatuen behar bereziak hitzaldia aurtengo azkena izango da, eta ohi bezala, elkarteko kide ez direnek joateko aukera izango dute oraingoan ere.
Haurren beharrak
Elkarteak adopzio aurreko eta adopzio ondorengo hitzaldiak antolatu ohi ditu hainbatetan, urtean zehar. Hauetan haurrek izan ditzaketen arazoak eta beharrak aztertu ohi dituzte psikologoek edota hezitzaileek. Gurasoen eta haurren ikuspegietatik, egoera berri hauek eragiten dituzten emozioak landu eta haurren bertakotzea errazteko jarraibideak ematen dituzte.
Javier Mugica Agintzariko psikologo eta Adoptiako kideak, abandonu esperientzia bizi izan duten haurrentzat, adopzioak emozionalki, kognitiboki eta harremanei dagokionez eskatzen dien esfortzua izango du mintzagai. Abandonua ulertu eta adopzioaren egoera onartzeko gurasoek eta haurrek elkarrekin egin beharreko lan emozionala nola gauzatu azalduko du.
Datorren astean, festa
Urteari amaiera emateko, azaroaren 29an, Kontukanoi ipuin kontalari taldeak
Bazen noizbait nonbait norbait ikusikizunaren emanaldia egingo du haurrentzat eta helduentzat.