Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Beste telefonia antena bat jarriko dute Arraindegian

Parte Zaharra

Eraikinean jarrita dauden hiru antenen oinarrian ipini beharko dute; jarritako alegazioak atzera bota dituzte.

raul perez



Udal Gobernuak Bretxan, arraindegian, beste telefonia antena bat jartzeko baimena eman du. Bi herritarrek helegitea aurkeztu zuten ekainean antena jar ez zezaten, baina azkenean antena jarri ahal izango dute.

Helegitea jarri zuten bi herritarrek, besteak beste, ingurumen eta bizi kalitatearen araudiari erreparatu gabe baimenak ematea leporatu zioten Udalari. Beste antena bat jarri aurretik, legez kanpo daudenak kentzeko ere galdegin zuten helegitearen bitartez. Hiria guztiz kutsatuta dagoela ere arrazoitu zuten bi herritarrek eta Udalean sortu den batzordeak antenen inguruko araudi berria indarrean jarri arte inongo baimenik ez ematea eskatu zuten .

Udal teknikariek, beren aldetik, Udalaren betebeharra ikuste inpaktu eta ingurumen inpaktu ahalik eta txikiena dela argitu dute. Osasun arloari edo emisio kopuruari dagokionez, eskuduntza Estatuarena dela gaineratu dute teknikariek txostenean.

Honezkero jendaurrean jarri dutela proiektua, auzkideei pertsonalki jakinarazi diete eta txosten teknikoak aldekoak direla zerrendatu du Udal Gobernuak araudia betetzen dela arrzoitzeko orduan.

Antenaren instalazioari dagokionez, zenbait betebehar jarri dizkiote telefonia enpresari. Esate baterako, ezin izango du zarataren araudian jasotako muga gainditu, eta antena dagoeneko eraikinean dauden beste hiru antenen oinarr i berean jarri beharko dute. Hiru antenok jarduera baimena jaso zuten 2005ean.

 

Aurreko antenekin ere, ika-mikak



Bretxan telefonia antenak behin baino gehiagotan izan dira ika-mika iturri. 2003an, Udalak enpresa bati baimenik gabe jarritako antena kentzeko eskatu zion. Enpresa horrek baimenik gabe zuen antena. Baimena eskatu bai, baina besteak beste, Ondarearen babesari buruzko txostena ez aurkeztu izanagatik ¬arraindegia babestutako eraikina da¬ ukatu zioten. 2005an, bestalde, Eguzki talde ekologistak merkataritza gunean «auzokideei jakinarazi gabe» antena bat jarri izana salatu zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa