Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Espainiako Arte Plastikoen Saria, Esther Ferrer artistari

Artea

Donostiarrak artista gazteengan izandako eragina nabarmendu du epaimahaiak.

erredakzioa



Espainiako Arte Plastikoen saria emango diote Esther Ferrer artista donostiarrari. Belaunaldi gazteengan izandako eragina eta Nazioarte mailan duen garrantzia nabarmendu du epaimahaiak. Espainiako Kultura Ministerioak ematen du Arte Plastikoen Saria; 30.000 euro jasoko ditu artista donostiarrak.

Esther Ferrer (Donostia, 1937) Parisen bizi da duela 30 bat urtez geroztik eta bertan izan du sariaren berri. «Sariak erantzunkizun handia da. Epaimahaiak merezi dudala pentsatuko zuen, ez dakit», adierazi du.

Donostiako artista ZAJ taldeko kide izan zen; arte plastiko garaikidean oihartzun handia izan zuen talde horrek. Bere ibilbidean, performancea jorratu du luzaroan. Perfonmancea arte plastikoen nahasketa dela esan ohi du artistak. Denborarekiko eta espazioarekiko kezka azaldu ohi du bere obretan. Besteak beste, Alemaniako eta Danimarkako museo garrantzitsuetara eraman ditu bere lanak. Etxean, Koldo Mitxelenan, 1997an hainbat aulki eta bankurekin instalazioa jarri zuen, eta Artea, gertatzen den gauza erakusketan parte hartu zuen 2005ean. 60ko hamarkadan indartsu sortutako arte kontzeptuala zen erakusketa haren zutabea.

Datozen lanak

Hara eta hona ibiltzen da Ferrer. Iaz, adibidez, Brasil, Suitza eta Poloniara eraman zituen bere erakusketak eta instalazioak. Egun gutxi barru talde erakusketa batean parte hartuko du Bilbon eta bere erakusketa bat ere ikusi ahal izango dute Parisen. Irakaskuntzan ere jardun da eta Espainia, Frantzia, Suitza eta Italiako unibertsitate eta eskoletan aritu da.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa