Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Antzinako Txinara bidaia Koldo Mitxelenan

Jardunaldiak

Hiru adituk hitzaldi bana emango dute, astelehenetik asteazkenera; Kristo Aurreko Txinaz ariko dira.

r. perez



Antzinari buruzko jardunaldiak Koldo Mitxelena kulturuneak antolatzen dituenen artean zaharrenak dira. Hamabostgarren urtez antolatu dituzte aurten. Grezia, Erroma, Egipto... Horiek guztiak jorratu dituzte aurreko urteetan, eta aurten antzinako Txinara eramango dituzte, astelehenetik asteazkenera, kulturuneko hitzaldi aretoan elkartuko direnak.

Javier Mina jardunaldien antolatzaileak atzo azaldu zuenez, «Txinak garrantzi handiko herrialdea da. Hainbat tokitara zabaldutako kultura sortu zuen. Asko zor diogu».

Javier Minak zenbait argibide eman zituen antzinako Txinari buruz. Kristo Aurreko XVII eta XI. mendeen arteko garaiaz, ordurako idazketa lantzen zutela nabarmendu zuen Minak. Chang dinastiaren garaia izan zen hura. Zhou dinastiarena ere ahotan izan zuen Minak, Kristo aurreko hirugarren mendearen ingurukoa. Sasoi hartan egin zuten harresia, Iparraldeko aurkariez babesteko. Garai hori pentsamenduaren aldetik ere mamitsua izan zen, Lao Tse filosofoak Tao te King ¬euskaraz, bide zuzena esan nahi du¬ liburua idatzi baitzuen.

Oso harrera ona

Frantxis Lopez Landatxe Koldo Mitxelenako zuzendariak nabarmendu zuen antzinako hitzaldi sortak oso arrakastatsuak izaten direla eta aurreko urteetan lepo bete dela aretoa. Bestalde, Lopez Landatxek gogora ekarri zuen beste urteetako jardunaldien edukina webgunean dagoela eskuragarri .



 

Antzinari buruzko jardunaldiak



Astelehena, hilak 24, 19:30ean. El curso espontaneo: los fundamentos del taoismo filosofico. Hizlaria: Anne-Helene Suarez. Bartzelonako Unibertsitateko txinera irakaslea.

Asteartea, hilak 24, 19:30ean. Versiones del pasado: religion e historiografia de la antigüedad china. Hizlaria: Andreas Janousch. Madrilgo Autonomia Unibertsitatean Txinako historia eta erijioa irakasten du.

Asteazkena, hilak 25, 19:30ean. El descubrimiento de la antigüedad. Hizlaria, Isabel Cervera. Madrilgo unibertsitatean Artearen Historiako eskolak ematen ditu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa